Seiurte talde berriztarrak 'Ezpalak' estudioko seigarren lana aurkeztu dau
2015-04-15 15:53 MusikeaZortzi kanta ditu Seiurte laukotearen Ezpalak disko barriak, aurrekoetan baino abesti gitxiago, baina indar eta energia beragaz. Laster hogei urte beteko ditu Berrizko taldeak, eta gogotsu dagoz behar barria jentaurrean aurkezteko. Lehenengo kontzertua maiatzaren 1ean emongo dabe, Tolosako Bonberenean.
Zortzi kanta ditu Seiurte laukotearen Ezpalak disko barriak, aurrekoetan baino abesti gitxiago, baina indar eta energia beragaz. Laster hogei urte beteko ditu Berrizko taldeak, eta gogotsu dagoz behar barria jentaurrean aurkezteko. Lehenengo kontzertua maiatzaren 1ean emongo dabe, Tolosako Bonberenean.
Iokin Elortza (gitarrea eta ahotsa), Julen Oarbeaskoa (bajua), Ekain Elortza (bateria) eta Iñaki Elorza (gitarrea) dira Seiurte taldea, eta lehenengo biek aurkeztu dabe behar barria prentsaurrekoan, Bilbon. Seiurte bandeak osotzen dauen enborraren ezpala dira diskoak, eta seigarren hau izenburutik beretik ganera. Ezpalak kanta bat izan zan hasieran, Iokin Elortza egileak berak azaldu dauenez, eta ostean diskoaren izenburu bihurtu zan.
Gauza desbardinak eta barriak egitea sano gatxa dala baina, taldeak garapen bat daukala azaldu dabe. Musikari beste musikazale dirala autortu dabe, eta entzundako muskeak eragina daukala.
British soinua da nagusi lan honetan be, rocka egiten dogu, rock modernoa, eguneratua. Euskal Herrian eurentzat eszenarik ez dagoala uste dabe, ez dago euren moduko bandarik. Gatxa da kontzertuak partekatzeko taldeak topetea, ez gara hemengo eszenaren parte sentiduten, esan dabe.
Ordu erdi, zortzi kanta daukaz Ezpalak diskoak, intensidade handiko 30 minutu, nabarmendu dabe Iokin Elortzak eta Julen Oarbeaskoak. Ez dago baladarik tartean, arnasa hartzeko be ez. Ez dakit zelan konponduko garen zuzenekoetan, ganeratu dabe umoretsu.
Abesti guztiak Elortzak idatzi ditu, neure burua dago berbetan, inoz baino gehiago, adierazo dau. Profit singlea nahikoa apokaliptikoa dala esan ei deutsie, edozein Teleberri ikusi ezkero mundua amaitu guran gabilzala emoten dau. Eñaut Gaztañaga (Grises) izan dabe produktore, eta nahasketak be berak egi ditu
Maiatzean makinatxu bat kontzertu ditu laukoteak: 1ean, Tolosako Bonberenean; 9an, Gorlizko Xurruten; 12an, Gasteizko Parralen; 15ean, Zestoako Gaztetxean; 23an, Durangoko Plateruenan; eta 28an, Bilboko Kafe Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!