Hemen da Munduko Ipuin Kontalariak jaialdiaren 15. edizinoa
2015-04-13 14:31 kulturbizMunduko makinatxu bat lekutako ipuin-kontalariak batuko dira apirilaren 16tik 18ra Basauri, Elorrio, Arrasate, Durango eta Berrizen, Munduko Ipuin Kontalariak jaialdian. Euskal Herria, Ekuador, Alemania, Portugal eta Galiziako kontalariek ume eta helduentzako saioak eskainiko ditue egunotan.
Munduko makinatxu bat lekutako ipuin-kontalariak batuko dira apirilaren 16tik 18ra Basauri, Elorrio, Arrasate, Durango eta Berrizen, Munduko Ipuin Kontalariak jaialdian. Euskal Herria, Ekuador, Alemania, Portugal eta Galiziako kontalariek ume eta helduentzako saioak eskainiko ditue egunotan.
Hasieran, harrea apala izan ei eban jaialdiak, antolatzaileek gogoratzen dabenez, baina urteekaz gero eta jente gehiago batzen ditu Munduko Ipuin Kontalariak-ek. Gaur egungo kontalari originalenak izango dira jaialdian: Angela Arboleda (Ekuador), Celso F. Sanmartin (Galizia), Luis Correia (Portugal) eta Monika Klose (Alemania). Josu Camara euskal aktore eta antzerkigile ezaguna izango da Euskal Herriko ordezkaria.
Lau egunetan egingo dabe jaialdia, apirilaren 16tik 18ra, ondoko aretoetan: Basauriko Liburutegian, Elorrioko Ikastolan eta Arriola antzokian, Durangoko Liburutegian, Arrasateko Kultur Aten eta Berrizeko Kultur Etxean.
Egitarau osoa ikusteko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!