Eduardo Galeano idazle uruguaiarra hil da
2015-04-13 18:37 KultureaBirikietako minbiziaren ondorioz, astebete ospitalean emon ostean, 74 urtegaz hil da Eduardo Galeano idazle uruguaiarra. Idazlea eta kazetaria izan zan, eta Hego Amerikateko egoerea izan eban berbagai bere lanetan. 1971n argitaratutako Las venas abiertas de América Latina liburuak egin eban ezagun. Uruguai, Txile eta Argentinan zentsurau egin eben.
Birikietako minbiziaren ondorioz, astebete ospitalean emon ostean, 74 urtegaz hil da Eduardo Galeano idazle uruguaiarra. Idazlea eta kazetaria izan zan, eta Hego Amerikateko egoerea izan eban berbagai bere lanetan. 1971n argitaratutako Las venas abiertas de América Latina liburuak egin eban ezagun. Uruguai, Txile eta Argentinan zentsurau egin eben.
1940ko irailaren 3an jaio zan, eta 1950eko harmakadaren amaieran hasi zan lanean egunkarietan lanean. Montevideoko familia aberatsekoa zan. Suediako Stig Dagerman literatur sari garrantzitsua jaso eban 2010ean. Las venas abiertas de América Latina beharraz gan, Memoria del fuego (1982-86) trilogiak be harrera sano ona izan eban.
Galeanoren ondoo lanak irakurri daitekez euskeraz: Gergardo Markuletak euskeratutako Istorio hiperlaburrak (Erein, 1995) eta Hitz ibiltariak (Txalaparta, 2000); eta Ispiluak. Mundu ia ororen historia, Xabier Alegriak itzulita (Txalaparta, 2013).
2012an, Bilboko Liburu Azokako Kritika Saria jaso eban. Los hijos de los dias lana aurkeztera etorri zan azokara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!