Txema Hidalgok 1.500 kanta batu ditu 'Nafar aire zaharretan' liburuan
2013-12-20 11:28 kulturbizXV. mendetik 1936ko gerrara bitarteko kanten doinuak, partiturak eta berbak batu ditu Txema Hidalgo iruñearrak Nafar aire zaharretan lanean. Pieza guztiak Nafarroakoak dira, eta euskeraz. Liburuki bi CD batek osotzen dabe beharra. Daborduko agortu da lehenengo edizinoa.
Etxepare Euskal Institutuak frantsesez be kaleratu dau 'Euskal Zinema' liburua
2013-12-20 10:10 BarriakKattalin Totorikak itzuli dau Euskal Zinema frantsesera, Euskadiko Filmategiko zuzendaria dan Joxean Fernandez donostiarraren jatorrizko testua. Zinemeak Euskal Herrian izan dauen historiara hurreratze sintetikoa egin dau egileak, eta zinemagilerik garrantzitsuenei erreparetan deutse, euskal zinemeak hasieratik gaur arte egin dauen mende oso batetik gorako ibilbidean zehar.
Pantxika Solorzanok eta Xanok jantzan egiteko 'Elektroboom' diskoa argitaratu dabe
2013-12-19 17:25 MusikeaAspaldi hasi zan Pantxika Solorzano umeentzako kantak eta jolasak sortzen eta argitaratzen. Elektroboom bere laugarren lana da, proposamen ludiko eta jostaria. Musika elektronikoa dauka oinarrian, gaztetxuak jantzan egiteko moduan. Marc Halsouet Xano izan dau lagun egitasmo honetan.
Udalbiltzak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-12-19 16:38 kulturbizUdalbiltzak eta Topaguneak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, Donostian. Hitzarmenaren bidez Udalbiltzak, bere Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoaren bidez, Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibau eta saretzeko egiten dauen lana babestu nahi izan dau, lan hori garatu ahal izateko finantzazinoa bideratuz.
'Erlea' aldizkariaren zazpigarren zenbakia kalean dago
2013-12-19 14:36 kulturbizEuskaltzaindiak argitaratzen dauen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzendutako Erlea aldizkariaren zazpigarren zenbaki barria aurkeztu dabe Bilbon. Erbestea eta gatazkea, eta eurek eragiten daben tristezia eta mina dira gai nagusiak.
Jose Austin Arrietak 'Berriro eta behin' saiakerea argitaratu dau
2013-12-19 13:15 kulturbizSaiakera labur bi batu ditu Jose Austin Arrietak Berriro eta behin. Euskara dela eta Txillardegi gogoan (Txalaparta) liburuan, euskereari buruzkoa bat, eta Txillardegiren ganekoa, bestea. Joxe Azurmendik idatzi dau berbaurrea.
Gozogileek Sokonuskoa, Bizkaiko turroi bakarra aurkeztu dabe
2013-12-19 13:11 Jan edanakTurroi honen errezetearen oinarria Iñigo Urrutiak ekarri eban Bilbora XVII. mendearen hasieran. Urrutia, Mundu Barrian dirua egiten ahalegindu zan eta Espainia Barriko Erregeordetzara joan zan (Mexiko). Zenbait probintzietatik pasau ondoren, Santa Ana de Soconusco herrira heldu zan, herrialde aztekako hegoaldean eta bertan kalidade handiko kakaoa topau eban eta berau prestetako formula sekretu bat.
Begoña Vicariok 'Haragia' aurkeztuko dau eguenean Bilbon, desagertutakoez egin dauen film laburra
2013-12-18 16:26 BarriakBegoña Vicarioren Haragia film laburra aurkeztuko dabe eguen honetan, abenduaren 19an, 20:00retan, Bilbon, Bizkaia Aretoan, eta ondoren Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakasle eta filmaren zuzendariak desagertutako personez eta euren familiek eta lagunek biziten daben egoeraz berba egingo dau.
Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omenduko dabe barikuan Baionan
2013-12-18 14:18 kulturbizBarikuan, abenduak 20, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Baionan, irailean hil zan Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omentzeko. Ekitaldia Herriko Etxean izango da, 15:00etatik aurrera.
Eneko Aizpuruak 'Herensuge gorriaren urtea' nobela baltza argitaratu dau
2013-12-18 13:54 KultureaMikel Egileor kazetaria protagonista dauen bigarren nobelea kaleratu dau Eneko Aizpuruak, Herensuge gorriaren urtea (Erein). Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira Goeirrin, baina jazoera batek egoerea guztiz okertuko dau. Horixe da lazkaotarraren istorioaren abiapuntua.
Gora ta gora beti... Zer pentsetan dabe ez dogula sekula errementauko???
2013-12-18 12:56 Begi betegarri36 erakundek jaso dabe Bikain, Euskerearen Kalidade Ziurtagiria
2013-12-18 11:44 Euskerea berbagaiBikain Kanpo-Ebaluazinoak Eusko Jaurlaritzeak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazinoagaz lankidetzan, eta erakunde batean euskerearen erabilerea, presentzia eta kudeaketa neurtzeko erabilten dira.
Fant zine fantastikoaren Bilboko jaialdiak 2014ko edizinoan filmak aurkezteko epea zabaldu dau
2013-12-18 10:19 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 20. Fant zinemaldi fantastikoaren lehiaketan parte hartu nahi daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau, eta kopiak aurkezteko azken eguna 2014ko martiaren 15a izango da.
'Le Week-end'
2013-12-18 10:18 Zinema kritikakGai honegaz film asko egin dira, kolore guztietakoak. Hanif Kureishi idazle britainiarrak gidoi interesgarri bat idatzi dau, umorea eta mina nahasten dituana. Batzuetan alkarrizketak sekulakoak begitantzen jakuz, eta gerotxuago nahiko artifizialak emoten dabe.
Gasteiz, 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabe
2013-12-17 17:30 Jan edanakEusko Jaurlaritzea pozik agertu da Gasteiz 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabelako, izan be, gure izaerearen parte garrantzitsua da gastronomia eta Gasteiz maila turistikoan sakonago sustatzeko erabili ahal izango da.
'Nor da nor?' eta 'Urkatua' mahai-joko barriak aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak
2013-12-17 14:22 kulturbizAurten be, Ikastolen Elkarteak eskaintza zabala aurkeztu dau Gabonetarako. Mahai-joko barri bi aurkeztu ditue, ganera, Nor da nor? eta Urkatua. Joko honeen helburu nagusia euskeraz biziten laguntzea da, euskeraz ondo pasetako tresneak eskaintzea.
Azkue Fundazinoak euskerazko blogen lehiaketea antolatu dau
2013-12-17 14:20Lehiaketearen helburua da euskerazko edukiak sarean ugaltzeaz gan, blogari euskaldunen jarduerea sustatzea eta blogarik onenak aukeratzea. Izena emoteko prozesua urtarrilaren 26 arte zabalik egongo da.
Ikus-entzunezko Erakusketeak bere 15. edizinoa bete dau aurten
2013-12-17 13:19 KultureaErakusketan 100 bat artelan izango dira ikusgai, tartean UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek egin eta Artea eta Teknologia Saileko irakasleek hautatutako lanak, eta baita edizino honetan artista konbidaduak izango diran Christa Sommerer, Laurent Mignonneau eta Andy Gracieren proposamenak be.
Xabier Olarra itzultzaileak Dabilen Elea Saria jasoko dau eguenean
2013-12-17 11:53 KultureaEuskal Liburuaren Gaua ekitaldian emongo deutsie Xabier Olarra itzultzaile eta argitaratzaileari Dabilen Elea Saria. Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango da ekitaldia, abenduaren 29an, 19:00etan.
'Ernest & Celestine' animazinozko pelikulea estreinauko dabe barikuan
2013-12-17 10:23 BarriakBenjamin Renner, Vincent Patar eta Stephane Aubierek zuzendutako Ernest & Celestine animazinozko film frantsesa euskeraz estreinauko da barikuan, abenduaren 20an. Zineuskadi alkarteak sortutako Zinema Euskaraz programearen ekimena da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...