Gero eta hurrago Bilboko Aste Nagusiko Metal, Pop Rock Erakusketearen XXX. edizinoa

Bizkaie! 2015-04-28 13:42   Musikea

Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketea 1985ean jaio zan pop rock musikan bere tokia bilatzen dabilzan Bizkaiko taldeei bultzada bat emoteko asmoagaz. Urte honeetan guztietan 1871 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 294 taldek jentaurrean ezagutzera emoteko aukerea izan dabe Aste Nagusian egiten dan erakusketa honi esker, Bilboko Udaleko Jai eta Herritarrentzako Arreta sailak antolatua. 

Bilboko udalak, Jai eta Herritarrentzako Arreta sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo dan Bertako Pop Rock Erakusketea martxan jarri dau. Aurreko edizinoetan legez Aste Nagusiko Metal, Pop Rock Erakusketan parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gitxienez Lurralde historiko honetan erroldauta egotea beharrezkoa izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Izena emoteko epea maiatzaren 1ean zabaldu eta 31n zarratuko da. Online egin behar da www.bilbao.net webguneko agendan.

Taldeek gitxienez lau kanta original bialdu beharko ditue, baita argazkia, biografia eta taldearen datuak. Horrezaz gan, zeintzuk diran erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osotzen daben kideen izenak be adierazo behar dira. Aukeratutako taldeek ezingo ditue jo bi bersino edo moldaketa baino gehiago kontzertuetan. Era berean, ekitaldiaren data baino 15 egun lehenago ezin izango dabe jo Bilboko udalerrian eta 45 eta 50 tarteko minutuko iraupena izango leuke kontzertuak.

Taldeak aukeratzeko orduan, emakumez osotutakoak eta euskeraz egindako lanak kontuan hartuko dira.


Metal, Pop Rock Erakusketeak 30 urte

Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketea 1985ean jaio zan pop rock musikan bere tokia bilatzen dabilzan Bizkaiko taldeei bultzada bat emoteko asmoagaz. Urte honeetan guztietan 1871 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 294 taldek jentaurrean ezagutzera emoteko aukerea izan dabe Aste Nagusian egiten dan erakusketa honi esker, Bilboko Udaleko Jai eta Herritarrentzako Arreta sailak antolatua.

Azken urteotan, Erripako kaia, Unamuno plaza, Arenala, Bailen kalea eta Bilborock izan dira jaialdi honen eszenatoki. Urteak pasa ahala, jaialdi hau Bilboko jaien erreferente bihurtu da, baita bertako eta Bizkaia osoko musika taldeen topagune. We Are Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Knives, Sativa, Juke Bos Racket, Hash, Horn Of Rhino, Radio Crimen, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Rifftruckers, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Moby Dick edo Rubia lako bandak Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rock Erakusketan parte hartu izan dabe.

Erakusketea Beste Jack eta Metal For The Crew alkarteen lankidetzeagaz egingo da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu