Joanes Illarregi Nafarroan eta Iñigo Ibañez Gipuzkoan jaun eta jaube Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2015-04-27 10:55   Bertsolaritzea

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoan, Joanes Illarregi izan da lehen aldiz txapelduna. Maddalen Lopez lesakarra, barriz, bigarren sailkatu da. 

Bestetik, Iñigo Ibañez azpeitiarrak irabazi dau bart Irunen jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Bigarren sailkatua, barriz, Paul Iruretagoiena ataundarra izan da.

Apirilaren 24an, Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean jokatutako Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoan, Joanes Illarregi izan da lehen aldiz txapelduna.

Danetara, zortzi bertsolari gaztek hartu eben parte: Manex Mailharin (Berriozar), Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Maddalen Lopez (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu).

Saioko lehen fasea zortzi bertsolariek egin ostean, Maddalen Lopez, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi eta Manex Mailharinek jokatu eben bigarren fasea. Azkenean Joanesek jantzi eban Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Maddalen Lopez lesakarra, barriz, bigarren sailkatua izan zan. Biek ordezkatuko dabe beraz Nafarroa, datorren bagilaren 27an Orion jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.


Iñigo Ibañez nagusi Gipuzkoako Eskolartekoan

Iñigo Ibañez azpeitiarrak irabazi dau bart Irunen jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Bigarren sailkatua, barriz, Paul Iruretagoiena ataundarra izan da.

Gipuzkoako Eskolarteko finalean kantau dauen zortzikotea ondokoa izan da: Jon Ander Iriondo (Azpeitia) Paul Iruretagoiena (Ataun), Oier Etxeberria (Azpeitia), Ana Zuazubiskar (Arrasate), Andoni Mujika (Hernani), Asier Ibarguren (Donostia), Beñat Mujika (Donostia) eta Iñigo Ibañez (Azpeitia). Irunen jokatu zan finala bart, Amaia antzokian, Gipuzkoako bertso-eskolen Egunaren barruan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu