PuntuEUS Fundazinoak hamar euro emongo deutsoz Seaskari, .eus domeinu bakotxeko

Bizkaie! 2015-04-28 18:02   Euskerea berbagai

Maiatzaren 1etik 10era bitartean, PuntuEUS Fundazinoak hamar euro emongo deutsoz Seaskari, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazinoari, erregistrautako .eus domeinu-izen bakotxeko. PuntuEUSek euskereak Ipar Euskal Herrian daukan presentzia indartzen lagundu nahi dau ekarpen honen bidez.

PuntuEUS Fundazinoak .eus domeinua Ipar Euskal Herrian hobeto ezagutzea gura dau, hori dala eta hainbat aurkezpen ekitaldi antolatuko ditu egunotan. Halanda ze, eguenean, apirilaren 30ean, Baionako Elkar dendan Josu Waliño PuntuEUSeko zuzendariak .eus domeinuaren aurkezpena egingo dau, 18:30ean. Eta maiatzaren 11n, Uztaritzeko Lapurdi gelan, Euskal Kultur Erakundeagaz  alkarlanean antolatutako ekitaldian, Josu Waliño eta Manex Garaiok Zergatik eta zelan erabili .eus domeinua? berbaldia emongo dabe.

Herri Urrats Iparraldeko ikastolen jaia maiatzaren 10ean egingo da Senperen. Aurten, Herri Urratsek Ziburuko ikastolearen beharrizanei aurre egiteko erabiliko dau jasotako dirua.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu