Tradizinoa eta abangoardia lotu ditu Amaia Iturbidek 'Kartografien eta mikrobio narratiboen artean' lanean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-17 15:35   Kulturea

Sei urtetan idatzitako narrazinoak batu ditu Amaia Iturbide idazle bilbotarrak Kartografien eta mikrobio narratiboen artean liburu barrian. 50 bat ipuin jaso ditu, hainbat gairen ganean, marjinalidadea, askatasun gogoa, zahartzaroa, manipulazinoa, mina eta porrota, besteak beste. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.

Era askotako euskaldunak eta euskera ikasleak batuko ditu Berbaguneak Bilbon, urriaren 23an

Dabi Piedra Robledo 2013-10-17 14:56   Euskerea berbagai

Goiz eta arratsalde, 400 laguneko lau txandatan banatuta, 1.600 persona inguruk parte hartuko dabe Berbagunean. 70 mahaitik gora egongo dira eta triptikoak banatuko dira, berba egiteko gaien proposamenakaz. Urko Aristi (goizean) eta Xabier Euzkitze (arratsaldean) telebista aurkezleak izango dira dinamizatzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

VI. Halloween Metal Fest jaialdia zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2013-10-17 12:27   Musikea

Halloween Metal Fest jaialdiaren seigarren edizinoa zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian. Skunk D.F. madrildarra da karteleko talde nagusia, eta haregaz batera joko dabe Somas Cure, Kudai eta Dark Code euskal taldeak.

hóPlay Lehiaketeak 12 herrialdetako 111 bideo joko batuko ditu Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2013-10-17 11:42   kulturbiz

hóPLAY Bideo Joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen laugarren edizinoa egingo da Bilboko Alondigan. Aurten, 111 jokok parte hartuko dabe, aurreko edizinoan 71 izan ziran bitartean, 12 herrialdetatik helduta: Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Kanada, Danimarka, Espainia, Ekuador, Holanda, Mexiko, Singapur eta AEB.

Durangoko Azokeak ikasleentzako eguna izango dau aurten

Bizkaie! 2013-10-17 11:21   Kulturea

Aurtengo nobedadeetakoa izango da, Durangoko Azokeak Ikasleen Eguna izango dau aurten, 48. edizinoak. Azokako lehenengo egunean, abenduaren 5ean, izango dira protagonista ikasleak. Laneguna da, eta ikastetxeei azokara joateko konbitea luzatu deutsie antolatzaileek. Egitarau zabala atondu dabela aurreratu dabe, gune bakotxak eskaintza berezitua izango dau eta.

IV. Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 1era arte zabalik

Bizkaie! 2013-10-16 18:06   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak Argia Ereiten Getxoko Euskara Sariaren laugarren edizinoa jarri dau martxan, euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko helburuagaz. Proposamenak aurkezteko epea datorren zemendiaren 1era arte egongo da zabalik.

Clara Sanchez idazle madrildarrak irabazi dau Planeta Saria, 'El cielo ha vuelto' lanagaitik

Bizkaie! 2013-10-16 15:15   sariak-autortzak

Espainiako Planeta Sari ezagunen irabazi dau Clara Sanchez idazle madrildarrak, El cielo ha vuelto lanagaitik. 601.000 euroko diru-saria jasoko dau 66. edizino honetako egilerik onenak. Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa izandakoa finalistea izan da.

Kalean eskean ibiltea galarazo egin gura dau Madrilek. Hurrengoa zer izango ete da?

Marlues 2013-10-16 14:25   Begi betegarri

Aritz Mutiozabalek 'Gorren dantzalekua' bere lehenego olerki liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2013-10-16 13:10   Kulturea

Barrukoak hutsituz atondu dau Aritz Mutiozabalek bere lehenengo poesia liburua dan Gorren dantzalekua lana. Urte bi eta erdian idatzitako ehun bat poema batu ditu zarauztarrak liburuan. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.

'Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza' dokumentala gaur estreinauko da Donostian

Bizkaie! 2013-10-16 10:51   Barriak

Jose Ariztimuño Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) omenduko dabe gaur, eguaztena, hilak 16, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta omenaldian, Aranzadi Zientzia Elkarteak produzidu dauen Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza izeneko dokumentala estreinauko da.

Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak alkarregaz egin beharreko lanak zehaztu ditue

Bizkaie! 2013-10-15 18:03   Euskerea berbagai

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. EEPren izenean Frantxua Maitia presidenteak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Zinebi 55ek Agustin Diaz Yanes eta Manuel Gutierrez Aragoni emongo deutsez Ohorezko Mikeldi Sariak

Bizkaie! 2013-10-15 15:49   Barriak

Zemendiaren 15etik 22ra ospatuko dan Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak (Zinebi 55), bere sari berezienak, Ohorezko Mikeldi Sariak, zine munduan ibilbide luzea eta azpimarragarria egin daben bi zuzendariri emongo deutsez aurten: Agustín Díaz Yanes eta Manuel Gutiérrez Aragón zinemagileei.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Historien bila ibiltea droga bihurtzen danean (I)

Zigor Aldama 2013-10-15 14:26   Bidaide

Historiak kontetea droga gogor bihurtu daiteke. Ondotxu dakie hori Ana Salvák eta Joan Planasek (Manresa, 1982), izan be etxean eukiezan beharrak itxi eta ziberespazioko momentuko proiektu narratibo interesgarrienetako bat ipini eben martxan, Buscando Historias.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Iñigo Kortazar eta Xabier Aranburuk dorsal bana irabazi dabe II. Gorbeia Suzieneko martxan parte hartzeko

Bizkaie! 2013-10-15 14:14

Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria dan II. Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta martxea urriaren 19an izango dira Zeanurin. Lasterketarako egozan 475 dorsalak amaitu dira baina martxan parte hartu gura izan ezkero, oraindino badago aukerea. Bihar, hilak 16, eguaztena, azken eguna izango da on line izena emoteko baina martxa egunean bertan be egin ahal izango da, lekua badago behintzat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2014ko Ibilaldiko kantea sortzeko lehiaketea abian da

Bizkaie! 2013-10-15 13:00   Euskerea berbagai

Gernikako Seber Altube Ikastoleak antolatuko dau 2014ko Ibilaldia jaia, eta daborduko beharrean dabilz. Hasteko, Ibilaldiaren abestia sortzeko lehiaketea martxan ipini barri dabe. Kantea aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 23a da.

Kirolak eta euskereak bat egingo dabe Bilbon ikasturte honetan

Bizkaie! 2013-10-15 12:13   Euskerea berbagai

Kirolaren arloa oinarritzat hartuta, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak, Bizkaiko Gurasoen Elkarteak (BIGE) eta Itzarri Consulting enpreseak ekimen barri bi ipiniko ditue laster martxan euskerearen normalizazinoaren bidean aurrera egiteko asmoz.

Bizkaiko Txakolin gitxiago baina hobea eukiko dogu aurten

Bizkaie! 2013-10-14 15:20   Jan edanak

Bizkaiko Txakolin barriaren uztea orain egun batzuk hasi zan, mahats goiztiarrakaz, eta orain bete-betean dago. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzailearen iragarpenaren arabera, txakolin gitxiago baina kalidade handikoa egongo da.

'Gravity'

Karolina Almagia 2013-10-14 14:41   Zinema kritikak

Efektu bereziak alde batera itxita, gaur egun ez da gauzarik deigarriena-eta, interesgarriena da ikustea gizaki batek zelan jokatzen dauen holako egoera batean, hau da, bere burua espazioan galduta ikusten dauenean. Hain ondo eginda dago ikusleak itolarria eta bakardadea sentitzen dituala sakon, eta eta 3D-n ikusi ezkero gehiago.

Euskerea geldi-geldika aurrera egiten doa Ezkerraldean, Meatzaldean eta Enkarterrin

Bizkaie! 2013-10-14 14:23   Euskerea berbagai

Herritarren eta instituzinoen borondateari eta ahaleginari esker, euskerea orduan galdutako eremua berreskuratzen dago. Bizibarritze hori hizkuntzearen beraren biziraupena bermatzen ari da; hain zuzen be, horixe da mintegi honen antolatzaileek espero dabena, hau da, etorkizunerako jokerea horixe izatea.