Maruri-Jatabeko Udalak 2026ko San Lorentzo Jaietako kartel lehiaketea iragarri dau

Bizkaie! 2026-06-18 10:39   Pil-pilean

Sarietarako 400 euro dagoz. 

Maruri-Jatabeko Udalak 2026ko San Lorentzo Jaietako kartel lehiaketearen oinarriak argitaratu ditu. Helburua da herriko jaiak iragarriko dituan irudia hautatzea. Lehiaketa edegia da interesa dauen edozeinentzat eta San Lorentzo jaiakaz zerikusia dauen eta genero-ikuspegia errespetetan dauen lan original bat aurkeztu beharko dabe.

Lanek Maruri-Jatabe. San Lorentzo Jaiak 2026 testua izan beharko dabe eta DIN A3 formatu bertikalean aurkeztu beharko dira. Ezin izango da IA erabili.

Proposamenak 2026ko garagarrilaren 2ko eguerdiko 14:00ak arte aurkeztu daitekez udaletxean, lehiaketearen oinarrietan ezarritako prozedureari jarraituz.

Lehiaketeak kategoria bi izango ditu: bat 0 eta 14 urte bitarteko parte-hartzaileentzat, 150 euroko sariagaz eta bestea 15 urtetik gorakoentzat, 250 euroko sariagaz.

Epaimahaiaren erabagia garagarrilaren 8tik aurrera jakinarazoko da, Udalaren webgunearen eta Udalaren sare sozialen bidez.

Ekimen honen bidez, Udalak herritarrak animetan ditu modu aktiboan parte hartu deien herriko jaien egutegiko hitzordu nagusietakoa diran jai batzuen irudia sortzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu