Arabako Bertsolari Txapelketea martxan dago

Bizkaie! 2015-01-19 09:54   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketea aurkeztu dau astegoienean. Danetara, 18 bertsolarik parte hartuko dabe, 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. Urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martiaren 21ean amaituko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Arabako Bertsozale Alkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketea aurkeztu dau astegoienean. Langraiz Okan aurkeztu da, finalaren aurreko azken ekitaldia jokatuko dan aretoan. Arabako Bertsolari Txapelketearen hamabigarren edizinoa da 2015eko hau.

Txapelketea datorren domekan, urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martiaren 21ean amaituko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurreko izango dira: Dulantzi, Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan, hain zuzen be, jaialdi formatuan. Lehenengo finalaurrekoa datorren domekan, urtarrilaren 25ean izango da Dulantziko kultur etxean, 17:30ean. Bertsolariak: Oihane Perea Perez de Mendiola, Ruben Sanchez Bakaikoa, Iker Pastor Rodriguez, Unai Bengoetxea Mujika, Ander Solozabal Kortabarria eta Irati Anda Villanueva.

Danetara, 18 bertsolarik parte hartuko dabe, 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k: Ander Solozabal Kortabarria, Asier Rubio Hidalgo, Felipe Zelaieta Txurruka, Iker Agirre Uribarren, Iker Pastor Rodriguez, Iñaki Viñaspre Simon, Irati Anda Villanueva, Jagoba Apaolaza Kastro, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa, Oihane Perea Perez de Mendiola, Paula Amilburu Izagarai, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Ruben Sanchez Bakaikoa, Unai Bengoetxea Mujika, Unai Mendibil Etxebarria, Xabi Igoa Eriz eta Zigor Enbeita Zugadi. Sei finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantauko dabe eta bi saioen arteko puntu metaketeak emongo deutse giltza finalean sartzeko.

Arabako Bertsolari Txapelketearen jarraipena egiteko ondoko bideak aukeratu daitekez: Arabako Bertsozale Alkartearen webgunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala: www.bertsoa.com, sareArabako Bertsozale Alkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketea aurkeztu dau astegoienean. Langraiz Okan aurkeztu da, finalaren aurreko azken ekitaldia jokatuko dan aretoan. Arabako Bertsolari Txapelketearen hamabigarren edizinoa da 2015eko hau.

Txapelketea datorren domekan, urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martiaren 21ean amaituko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurreko izango dira: Dulantzi, Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan, hain zuzen be, jaialdi formatuan. Lehenengo finalaurrekoa datorren domekan, urtarrilaren 25ean izango da Dulantziko kultur etxean, 17:30ean. Bertsolariak: Oihane Perea Perez de Mendiola, Ruben Sanchez Bakaikoa, Iker Pastor Rodriguez, Unai Bengoetxea Mujika, Ander Solozabal Kortabarria eta Irati Anda Villanueva.

Danetara, 18 bertsolarik parte hartuko dabe, 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k: Ander Solozabal Kortabarria, Asier Rubio Hidalgo, Felipe Zelaieta Txurruka, Iker Agirre Uribarren, Iker Pastor Rodriguez, Iñaki Viñaspre Simon, Irati Anda Villanueva, Jagoba Apaolaza Kastro, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa, Oihane Perea Perez de Mendiola, Paula Amilburu Izagarai, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Ruben Sanchez Bakaikoa, Unai Bengoetxea Mujika, Unai Mendibil Etxebarria, Xabi Igoa Eriz eta Zigor Enbeita Zugadi. Sei finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantauko dabe eta bi saioen arteko puntu metaketeak emongo deutse giltza finalean sartzeko.

Arabako Bertsolari Txapelketearen jarraipena egiteko ondoko bideak aukeratu daitekez: Arabako Bertsozale Alkartearen webgunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala: www.bertsoa.com, sare sozialetan eta ETB1en Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu