Antxinako moduan grabau dau binilo bat Garik, saio bakarrean eta formatu analogikoan
2013-10-31 14:37 MusikeaElkar studio sessions. Live analogic recording proiektuan, Garik musikearen oinarrira jo dau. Zortzi kanta grabau ditu, era analogikoan, eta tirada mugatuko biniloan argitaratu. Grabazinoa saio bakarrean egin eban, 50eko eta 60ko hamarkadako musikari handiek egiten eben moduan. Holan, soinu berezidun artisau pieza bat da oraingoan dakarrena, zintzotasunez egina. Diskoa, Bilboko BBK Salan aurkeztuko dau Garik, zemendiaren 9an.
24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea egingo dabe Elorrion astegoienean
2013-10-31 12:17 BarriakAstegoienean, zemendiaren 1ean eta 2an, 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea eta erakusketea egingo ditue Elorrion. Parte-hartzaileek 24 ordu besterik ez ditue prozesu osoa egiteko, hasierako ideatik amaierako emoitzara arte. Pelikulak zapatuan proiektauko dira, 22:00etan, Arriola Antzokian.
Xabier Etxaniz Rojok 'Sirena-hotsak' ipuin-liburua argitaratu dau
2013-10-31 11:26 KultureaBosgarren ipuin liburua aurkeztu barri dau Xabier Etxaniz Rojok, Sirena-hotsak (Erein) ipuin-bildumea. Aurreko lanetan baino testu luzeagoak idatzi ditu lan honetan: Matxupitxu, Akelarreak, American way of life eta liburuaren izenburu be badan Sirena-hotsak.
Martxan dira 2013ko R. M. Azkue Literatura Sariak
2013-10-31 10:32 sariak-autortzakEuskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabaldu barri dau. Idazle gazteei zuzendutako sariketa honek BBKren eta Akademia beraren babesa dauka. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da.
Modu sotilagoan bada be, zentsurea egon badagoala gogoratuko dabe Zentsura At jaialdian
2013-10-30 14:45 kulturbizAurtengo egitarauan, Vulpes musika taldeari eskainitako ekitaldia eta Luis Gasca komikietan eta zineman adituaren presentzia aitatu leitekez. Mendebaldeko gizartean zentsureak inor hilten ez dauen arren, beste modu askotan oraindino indarrean dagoala salatuko dabe, antolatzaileen arabera.
'Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa' erakusketea, Guggenheim museoan
2013-10-30 14:43 KultureaIñaki Garmendia, Erlea Maneros Zabala eta Xabier Salaberriaren atzera begirako erakusketeak egile bakotxaren ibilbidea aztertzen dau, eta ganera artistek lan bana sortu dabe Guggenheim museoko espaziorako. Erakusketea zezeilaren 16ra arte egongo da zabalik.
Bertsolaritzea berbagai 'El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas' jardunaldietan
2013-10-30 13:13 BertsolaritzeaMaialen Lujanbiok eta Andoni Egañak ordezkatuko dabe bertsolaritzea. Gai-jartzaile eta itzultzaile lanak Mintzolako Karlos Aizpuruak egingo ditu. Bertsolariakaz batera parte hartuko dabe Alpujarretako (Trovo) José López Sevillak eta Juan Morónek zein Galiziako (Regueifas) José Manuel Durán Couñago eta Jesús Lema inprobisatzaileek be.
Gasteizko Hala Bedi irratiak disko bilduma bat kaleratu dau bere 30. urteurrena ospatzeko
2013-10-30 11:39 MusikeaDiskoko kantuak entzuterako orduan, sinistezina da orain 20 edo 30 urte idatzitako abestiek daben gaurkotasuna, oraindino be bizirik dagozalaren seinale. Hala Bedi irratia be holan dago, bizi bizirik eta inoiz baino indartsuago, 30 urte honeek ospatu eta beste 30 beteteko prest, azaldu dabe bere kideek.
Hainbat barrikuntzagaz dator Lekeitioko 36. Euskal Zine Bilerea
2013-10-30 10:54 BarriakEuskal Zine Bilerea euskera hutsez egiten dan zinemaldi bakarraren 36. edizinoa zemendiaren 24tik 30era bitartean egingo dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Mireia Gabilondoren Amaren eskuak pelikuleak edegiko dau aurtengo edizinoa, Ikusgarri aretoan.
Angela Figuera poetearen eguna ospatzeko Gaitzerdik irakurketa antzeztua egingo dau Bidebarrieta Kulturgunean
2013-10-30 10:11 kulturbizÁngela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko da gaur, eguaztena, hilak 30, Gaitzerdi antzerki taldeak eskainiko dauen irakurketa antzeztuaren bitartez. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean.
'Elhuyar efektua', 2013ko CAF-Elhuyar sarien ardatz
2013-10-30 10:01CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak CAF-Elhuyar sarien 2013. urteko edizinoaren deialdia zabaldu dabe. Aurten, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu ebenetik 230 urte beteten diranez, Elhuyar efektua izango dabe ardatz sariok. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.
Euskaltzaleen Topaguneak 'Zergatik ez?' motibazino tailerraren eskaintzea zabaldu dau bigarrenez
2013-10-29 16:30 Euskerea berbagaiOinarrian, saioek euskereagazko jarrera baikorrak sustatu eta hizkuntzearen errealidadearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzea dabe helburu.
Ramon Saizarbitoriak irabazi dau Euskadi Literatura Saria, 'Martutene' beharragaitik
2013-10-29 14:43 sariak-autortzakIñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek jaso dabe itzulpen saria, Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak (Alberdania-Erein-Igela) euskeratzearren; Elena Odriozolak, ilustrazinoarena, Tropecista (Barbara Fiore) lanagaitik; eta Ramiro Pinillak, gaztelaniazko literaturearena, Aquella edad inolvidable (Tusquets) nobeleagaitik. Sari-emotea zemendiaren 19an izango da, Donostian.
Estilo ugaritako kantak topauko doguz Yogurinha Borovaren bigarren diskoan
2013-10-29 14:42 MusikeaGaztelania, euskerea eta ingelesa dira erabilten dodazan hiru hizkuntzak eta danak sartu nahi izan dodaz izenburuan; aniztasuna adierazoten dot, ez bakarrik hizkuntzena, estilo ugari sartu nahi izan dodaz, lagun askok be parte hartu dabe lanean.
Badator Bertxoko 2013 sariketea
2013-10-29 14:26 Bertsolaritzea2013ko edizinoak formatu aldaketea ekarri dau, izan be, bikoteen arteko sariketa bihurtu da. Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak eta finala, barriz, Agurainen jokatuko da. Lehenengo kanporaketea Eskuernagan izango da zemendiaren 2an.
Maurizia, Leon eta Fasio marioneta erraldoi bihurtuko dira
2013-10-29 13:05 kulturbizPanpin erraldoi guztiak amaitu ondoren, Oreka Tx musika taldeak eta Kukubiltxo antzerki taldeak kale-ikuskizun bat zuzenduko dabe eta garagarrilaren 13an, Lekeitioko XXV. Kale-Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdian estreinauko da.
Euskereak azken 200 urteetan Donostian izan dauen presentzia eta bilakaerea batu ditue liburuxka eta webgune batean
2013-10-29 11:46 Euskerea berbagaiLiburuxkeak alde literario eta artistikoa be badauka. Alde batetik, egungo hamar idazle donostiarren testuak jaso dira (Joan Mari Irigoien, Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Itsaso Araque) eta, bestetik, argitalpen honetarako beren-beregi Arkaitz Barriolak egindako hainbat ilustrazino agiri dira.
Bizkaiko rockaren historiari buruzko '160 metros' dokumentala Guggenheim museoan ikusgai
2013-10-29 10:15 MusikeaBilboko Guggenheim museoan 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentalaren bost atalak proiektauko ditue zemendiaren 16an, Zinebi jaialdiaren 55. edizinoaren barruan. Bost kapitulu daborduko Interneten estreinatu ditue.
'Lehen hitza Euskaraz' kanpainea abiarazo dabe Enkarterrin ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko
2013-10-29 09:43 Euskerea berbagaiUrrian 200 bat liburuxka banatzen dabilz Enkarterriko ostalaritza-establezimendu guztietan. Horreetan, honako honeek ikasi edo birpasau ahal izango dira, besteak beste: euskeraz agurtu, zelan kobrau, eta pintxoen, plater konbinatuen, errazinoen, ogitartekoen eta edarien karta zabala. Holan, ostalariak zerbitzu hobea eskainiko deutse gure gizartean gero eta ugariagoak diran bezero euskaldunei.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...