Antzerkia, jantzea eta soinua gogoetagai, Bilboko 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketan

Bizkaie! 2015-05-26 12:57   jardunaldiak

Euskal Herriko eta kanpoko sortzaileek forma eszeniko barriak izango ditue ardatz maiatzaren 27tik 30era bitartean, Bilboko 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketan, Bilboko Azkuna Zentroa-Alondigan. Orain hiru urte sortu zan ekimena, eta aurten izango da azkenengo aldia.

Euskal Herriko eta kanpoko sortzaileek forma eszeniko barriak izango ditue ardatz maiatzaren 27tik 30era bitartean, Bilboko 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketan, Bilboko Azkuna Zentroa-Alondigan. Orain hiru urte sortu zan ekimena, eta aurten izango da azkenengo aldia.

Antzerki barria, jantzea, performanceak, instalazinoak... forma ugariko sorkuntzak ikusteko aukerea eskaintzen dau 3, 2, 1 ekimenak. Danetara, hamabost jarduera izango ditu topeketeak, besteak beste, Elssie Ansareoren 321 modu hirubibat esateko, Tânia Carvalhoren jantza mintegia eta 27 osssos ikuskizuna. Pé Okx artista eta konposatzaileak Sung Glass bideo-proiekzinoa erakutsiko dau, soinuz, irudiz eta beirez osotutako lana.

Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek osotutako Sra. Polaroiska eta Ruemaniak taldeak Lur away  koreografi-instalazinoa aurkeztuko dau. Beste hainbat artistak be hartuko dabe parte jaialdiak, esaterako, Rosa Casadok, Mike Bookesek, Keith Jarrettek, Philippe Quesnek eta John Berkavitchek. Euskal Herria, Britainia Handia, Herbehereak, Frantzia Suitza, Italia, Portugal eta Alemaniako artistak izango dira 3,2,1 topaketan. Ganera, Marc Reesek, Keith Jarretek eta Tânia Carvalhok ikastaroak emongo ditue. Egitarau osoa, hemen.

3, 2, 1 ekimenaren azkenengo urtea izan arren, antolatzaileek datorren urtean pentsatzen hasita dagoz. Izan be, antzeko topaketa bat atontzeko asmoz dagoz, ikusleen parte-hartzea bultzatzeko.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu