86 ikerlari euskaldunen tesiak txiokatu ziran atzo txiotesia lehiaketan

Bizkaie! 2013-11-20 14:05

Ikerlariek egindako lan bikaina baloretako ardurea dau orain epaimahaiak. 86 parte-hartzaileen artean Txiolari ulergarriena eta Txiolari originalena hautatu behar ditue. Irabazleen barri zemendiaren 25ean emongo dabe Koldo Mitxelena Kulturunean.

Zuiako Koadrilako ‘guapoenak’

Bizkaie! 2013-11-20 11:25

Arroyo Palacín argazkilari afizionatuak, Imanol Txi ezizenagaz bere lana sinatzen dauenak, lehengo eta bigarren sariak irabazi ditu Uribarri-Ganboako urtegiko argazki bategaz (Reflejos de Primavera) eta artzain-txakur kume baten erretratuagaz (Euskal Artzain Txakurra), hurranez hurran. Hirugarren saria Garazi Aldama Urkizak irabazi dau astotxo baten argazkiagaz (Astoa ikusi dugu).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Elena Poniatowska idazle mexikarrak irabazi dau Espainiako Cervantes saria

Bizkaie! 2013-11-20 10:48   sariak-autortzak

Gaztelaniazko literaturako gaur egungo ahots garrantzitsuenetakoa dala nabarmendu dau Espainiako Cervantes sariko epaimahaiak. Elena Poniatowska idazle mexikarrak ez eban saririk espero, opari baten antzera jaso dau. Jasoko dituan 125.000 euroekaz bere fundazinoa martxan ipini gura dauela adierazo dau.

LUMA aldizkariak antolatuta, zemendiaren 23an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketea

Bizkaie! 2013-11-20 10:44   kulturbiz

25 € ordainduko ditu txapelketan parte hartu nahi dauen lehiakide bakotxak (txapelketea + bazkaria), 20 € LUMA aldizkariaren harpideduna bada. E-postaz (xedera@xedera.com) edo telefonoz (943 630 883) emon daiteke Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketan parte hartzeko izena, eta 2013ko zemendiaren 20a izango da horretarako azken eguna.

'Bizkaiko Kultur Txartela' ekimena abiatuko dau Foru Aldundiak abenduan

Bizkaie! 2013-11-19 17:00   kulturbiz

Kultur produktuak erostea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Kultur Txartela ekimena sortu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Txartelak Kutxabanken bitartez erosi ahal izango dira, orotarako kutxazainetan. Txartel bakotxagaz bono bakarra erosi daiteke. Abenduaren 16tik egongo dira salgai; danetara, 46.875 txartel.

Argitaratu eta 200 urtera, Jane Austenen 'Harrotasuna eta aurrejuzkuak' euskeraz irakurri geinke barriro

Dabi Piedra Robledo 2013-11-19 14:58   Kulturea

EIZIE eta Eusko Jaurlaritzearen arteko akordioari esker, Ana Isabel Moralesek egindako itzulpena berrargitaratu da, Elkar argitaletxearen Urrezko Biblioteka bilduman. Harrotasuna eta aurrejuzkuak, XIX. mendearen hasierako Ingalaterrako gizartea ezagutzeko liburu aproposa da eta lekua egin dau literatura unibersalaren obra gorenen artean, Austenen idazkera zorrotzari esker.

Lekeitioko 36. Zine Bilerea indarbarrituta hasiko da zemendiaren 24an

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-19 14:28   Barriak

Barritasun ugari dakarz Lekeitioko 36. Zine Bilereak, euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarrak. Kategoriak aldatu ditue, edegiera eta itxiera ekitaldia egingo dira, 22 urtetik beherako zinemagileentzako saria banatuko da; horreek dira, besteak beste, aurtengo aldaketak. Inoiz baino lan gehiago jaso ditue, eta lehenengoz bizkaitarrak dira nagusi.

Aide zabaleko pintura lehiaketea Garain datorren domekan

Bizkaie! 2013-11-19 13:54   kulturbiz

16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike eta nahi beste obra aurkeztu daitekez. Lanak aide zabalean egingo dira Garaiko udalerrian eta lehiaketearen egunean bertan. Lanak herriko irudietan oinarrituko dira, horreen aukeraketea erabat librea dalarik. Partaideek, egun berean, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean Garaiko udaletxean zigilatu beharko ditue euskarriak.

Bertso Derbia urtarrilaren 3an izango da

Bizkaie! 2013-11-19 11:28   Bertsolaritzea

Athletic eta Realaren arteko derbia atxakiatzat hartuta, Sartu dimensino barri batean lemapeko bigarren Bertso Derbia egingo da datorren urtarrilaren 3an, futbol derbia jokatuko dan astegoienean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan.

XXVI. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2013-11-19 10:29   Kulturea

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak uriko eskola ume guztiak konbidau ditu aurten be Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzera. Sariketearen helburua lehen eta bigarren hezkuntzako Bilboko ikasleak euskeraz irakurri eta idaztera bultzatzea da.

Euskal ikerlarien lanak gizarteratzeko lehiaketa bat egingo da martitzenean Twitterren

Bizkaiea 2013-11-18 17:41

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketea egingo da martitzen honetan, zemendiaren 19an. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten daben lana gizarteratzea. Era honetako lehen ekimena da.

Publizidadea ardatz 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2013-11-18 14:26   jardunaldiak

Literaturea eta Publizidadea izenburuagaz, Bidebarrietako Liburutegiak Eztabaidak Literatureagaz ekimenaren hitzordua jasoko dau zemendiaren 19an, 19:30ean. Topaketearen protagonistak Sergio Vila-San Juan eta Jesús Carrasco izango dira, eta moderatzailea, barriz, César Coca irakasle eta kazetaria.

Antton Aranburu busturiarrak 'Bizirik' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2013-11-18 14:11   Musikea

Orain urtebete abiatutako proiektuaren emoitzea da Antton Aranburu busturiarrak aurkeztutako Bizirik diskoa, egilearen bigarrena. Bakartiak bere banda barriagaz grabau dau lana. Abenduaren 7an, Durangoko Azokan aurkeztuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mo Yan Nobel saridunaren 'Hori da umorea, maisu!' lana kalean da

Bizkaie! 2013-11-18 13:04   Kulturea

Maialen Marinek eta Aiora Jakak aurkeztu barri dabe Mo Yan idazle txinatar Nobel saridunaren Hori da umorea, maisu! (Elkar) liburua. Txineratik zuzenean euskeratu ditue testuak. Arrasate Euskaldun Dezagun alkarteak antolatutako Jokin Zaitegi bekeari esker argitaratu da lana.

Nobel-Truk, Jokin Zaitegi bekearen alde

Bizkaie! 2013-11-18 12:53   Kulturea

Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) Elkarteak ekimena jarri dau abian, 2002tik urtero literaturako Nobel saridunen lanak euskerara ekarteko erabili izan dan sariketea finantzetako zailtasunei aurre egiteko helburuagaz.

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz argitaratu da

Bizkaie! 2013-11-18 11:35   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (Elkar) eleberria bere bidea egiten dago etenbarik nazinoartean, eta serbokroazieraz (Geopoetika), albanieraz (Toena) eta georgieraz (Ilia University Press) argitaratu da orain. Bilbao-New York-Bilbao liburuak Espainiako Narratiba Saria irabazi eban 2009an eta gaurdaino 14 hizkuntzatara itzuli da.

Lore Bengoetxea: 'Papeleko harpidedunak dira gure oinarria'

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-18 10:37   Barriketan

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ko zuzendari ohia

Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina nagusi astegoieneko finalaurrekoetan

Bizkaie! 2013-11-18 10:03   Bertsolaritzea

Finalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Aspaldiko proiektua berreskuratu dabe Angel Unzuk eta Txuma Murugarrenek '14 abesti eta hamahiru istorio txiki' diskoan

Bizkaie! 2013-11-15 15:44   Musikea

Orain hamahiru urte sortutako proiektua gauzatu dabe Angel Unzu gitarristeak eta Txuma Murugarren abeslariak 14 abesti eta hamahiru istorio txiki (Gaztelupeko hotsak) diskoan. Lehen aldia da Murugarrenek inork sortutako doinuak abesten dituala, eta Unzuk be lehenengoz jardun dau konposatzaile pop-rock munduan.

Euskal Kulturearen XV. Jardunaldiak Getxon abenduaren erdialdera bitartean

Bizkaie! 2013-11-15 15:35   jardunaldiak

Euskerea eta euskal kulturea euskaldunei ez eze, zeozertxu dakitenei eta jakin ez baina interesa dabenei be hurreratzea izango da Euskal Kulturearen XV. Jardunaldien helburua.