'Tucker: Masa eta Figura' erakusketea edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2015-06-09 13:58   Kulturea

William Tucker eskultore britainiarraren 48 pieza batzen ditu Tucker: Masa eta Figura erakusketeak, euretako batzuk neurri handikoak. Kosme de Barañano katedraduna da komisarioa. Erakusketea irailaren 15era arte egongo da ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan.

William Tucker eskultore britainiarraren 48 pieza batzen ditu Tucker: Masa eta Figura erakusketeak, euretako batzuk neurri handikoak. Kosme de Barañano katedraduna da komisarioa. Erakusketea irailaren 15era arte egongo da ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan.

Bilboko Arte Eder Museoko erakusketeaz aparte, Tucker presente dago Bilboko eskultura publikoetan be; 3,5 tonako pisua eta 3 metroko altuera daukan Maia (1997) brontzezko lana dago Abandoibarra pasealekuan ikusgai, hain zuzen be. Danetara, 48 artelan dagoz erakusketan, euretako 12 neurri handikoak eta beste 12 neurri ertainekoak. Horrezaz aparte, espazio edegietan ipini dituan pieza handietarako egindako 24 maketa dagoz erakusketan.

Ganera, Tuckerrek bere ibilbide artistikoko azken hogeita hamar urteotan egindako 57 marrazki figuratibo handi be badagoz. Modu horretan, hobeto ulertu ahal izango da artistearen piezen sorkuntza-prozesua, azaldu dabe erakustearen arduradunek.

William Tucker (Kairo, Egipto, 1935) mobimentu minimalaren aitzindarietako bat izan zan Europan, eta, gaur egun, eskultore britainiarrik aintzatetsienetakoa da. Bere lana eskultura figuratibora bueltetan da -dinoe erakusketearen antolatzaileek-, sinpletasun organikoan oinarrituta dagoan eta masearen eta eskalearen inguruko interesa dauen interpretazino personaletik abiatuta

Irakaskuntza-lan garrantzitsua egin dau artearen historiaren arloan. 1974an, The Language of Sculpture argitaratu eban, eskultura garaikideari buruzko ikerketetan erreferentziazko gidaliburutzat hartzen dana. Hainbat erakunde garrantzitsuk, berbarako, Whitechapel (1965), Tate Gallery (1971 eta 1987), Serpentine Gallery (1973), Arts Council of Great Britain (1973) edo Tate Liverpoolek (2001) Tuckerri eskainitako erakusketak aurkeztu ditue. 2010ean, International Sculpture Lifetime Achievement sari ospetsua jaso eban.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu