Rock eta jazz doinuak, Jexuxmai Lopetegiren 'Errekan gora' behar barrian

Bizkaie! 2013-11-12 09:50   Musikea

Jexuxmai Lopetegiren seigarren diskoa da Errekan gora (Baga-biga). Hamalau kanta barri batu ditu musikari zarauztarrak, eta rocka nagusi izan arren, jazz doinuak be gehitu ditu.

50 musika emonaldi baino gehiago izango dira Durangoko Azokan

Bizkaie! 2013-11-11 17:13   Musikea

Durangoko Azokeak 50 zuzeneko baino gehiago eskainiko ditu bi gunetan: Ahotsenean eta Plateruenan. Musikea izango da, beraz, 48. edizinoaren eskaintza nagusienetakoa, estilo askotariko euskal bakarlari nahiz taldeen kontzertuakaz.

Guy Delisle, Bryan Talbot, Jan eta Alfonso Zapico, Getxoko XII. Komiki Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-11 14:49   Kulturea

Getxoko Komiki Azokearen hamabigarren edizinoa zemendiaren 22tik 24ra egingo da, Areetako Geltokia Plazan. 62 salmenta leku, bederatzi erakusketa, hainbat aurkezpen, mahai-inguru eta tailerrek osotzen dabe aurtengo egitaraua.

Hemen da 'Liburutekia' jardunaldien bigarren edizinoa

Bizkaie! 2013-11-11 14:44

Liburutekiaren helburua kultura arloan teknologia barriak erabilteko gakoak ezagutarazotea da. Edizinoaren ordezkariek, liburu-dendek, idazleek edo blogariek hainbat gairi buruz berba egingo dabe: formatu barriak, Internetek narrazino-diskursora ekarri dituan aldaketak, irakurteko sistema barriak, etab.

'Tots volem el millor per a ella'

Karolina Almagia 2013-11-11 13:51   Zinema kritikak

Film soila, baina dotorea; merkea, baina betea. Eszena bakan eta artifizial batzuen erruz (eta senarraren papel ahulagaitik), ez da pelikula biribila. Baina kontuan hartuta kontetan dauena ez dala bape erraza, Mar Collen maisutasuna begien bistakoa begitandu jaku.

Durangon merkatari nahiz bezeroek gaztelaniaz berba egiteko ohiturea dabe

Bizkaie! 2013-11-11 11:52   Euskerea berbagai

Inkestea erantzun dabenen % 68k beti edo gehienetan gaztelania erabilten dau komunikazinoetan, eta % 14k besterik ez euskeraz. Datuok argi erakusten dabe, gaur egun gaztelaniaren erabilereak egoera hegemonikoa bizi dauela Durangoko kaleetan.

Ken Zazpik eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kalean dabe alkarregaz egindako diskoa

Bizkaie! 2013-11-11 11:33   Musikea

Klasikat bildumeak emoitza barria dauka, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpik alkarregaz grabautako lana. Urte bi emon ditue beharrean, eta ez da lan erraza izan batak bestearena ulertzea. Ken Zazpiren hamaika kantak osotzen dabe diskoa, eta hiru barriak dira. Abenduan bost zuzeneko emongo ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsolariak hurrengo finalaurrekoetarako sailkatu dira

Bizkaie! 2013-11-11 10:11   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurreko biak jokatu dira astegoinean, bata, Gernikan, eta bestea, Tolosan. Zapatuan, Amets Arzallus izan zan nagusi, eta domekan, Igor Elortza. Holan, biek lortu dabe finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz, V. Banden Lehiako finalistak

Bizkaie! 2013-11-08 14:54   Musikea

V. Banden Lehia sariketea aurrera doa, eta daborduko baditu lau finalista: Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz. Zemendiaren 29an jokatuko dabe finala, Bilboko Bilborock aretoan.

Kora harpa afrikararen doinuak protagonista, Enekora taldearen 'Kora izpiak' disko barrian

Bizkaie! 2013-11-08 14:05   Musikea

Kora afrikar harpea da Eneko Larrañagaren Enekora proiektuaren ardatz nagusia. Musikari zestoarrak Afrikako doinuak euskereagaz nahastau ditu Kora izpiak (Txalapart) disko barrian, perkusinoa, ahotsa eta irudien arteko alkarrizketea eginez. Zumaian aurkeztuko ditu kanta barriak zemendiaren 8an, Aita Mari zinema-aretoan.

Fairmont musikariak joko dau gaur Art After Dark saioan

Bizkaie! 2013-11-08 11:08   Musikea

Zemendiko Art After Dark saioak Fairmont,Shaolin Temple Defenders eta DJ Sound musikariak ekarriko ditu zemendiaren 8an Bilboko Guggenheim museora. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta betiko lez, bertara doazenek museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dabe.

Zinebi-Express, 48 ordutan filmautako film laburren lehiaketea astegoien honetan Bilbon

Bizkaie! 2013-11-08 10:39   Barriak

Izen emotea zemendiaren 9an izango da, Arteria Campos Eliseos Antzokiko atarian, 9:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia. Antolakuntzeak USB memoria bat emongo deutso partaide bakotxari, eta 48 ordu izango dabe euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean emon beharko dira, zemendiaren 11n, 18:30etik 19:30era.

Pedro Miguel Etxenike honoris causa doktore izentau dau Madrilgo Unibersidade Konplutenseak

Bizkaie! 2013-11-08 09:27   sariak-autortzak

Etxenikek bere berbaldian nabarmendu dau sari honek partaide nazen erakundearen, Euskal Herriko Unibersidadearen, bikaintasuna saritzen dau. Esker bereziak emon deutsez taldeari, ikertzaileei eta ikasleei. Persona-talde horri guztiari nire esker ona emon nahi deutsat, alkarregaz eregi dogunagaitik amaitu dau.

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2013-11-07 17:19   kulturbiz

Piedad Ortiz de Urbina eta Jon Mikel Udakiola dira III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen irabazleak. Epaimahaiaren eretxiz, istorio desbardinak, orijinalak eta kalidade handikoak aurkeztu ditue. Lan irabazleak eta finalistak Bilboko Rekalde aretoan bertan izango dira ikusgai abenduaren 8ra arte.

Garbiñe Ubedak 'Hobe isilik' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-07 16:50   Kulturea

Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zan Hobe isilik nobela-proiektua, eta gaur aurkeztu dau Garbiñe Ubeda egileak Donostian. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerrearen amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitita miliziano anarkistearen arrastoaren bila hasten dan haren loba Bakartxo da istorioko protagonistea.

Zea Mays taldea indartsu dator bueltan 'Da' zazpigarren diskoagaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-07 14:54   Musikea

Zea Mays da, eta hori erakutsi gura dabe Da diskoagaz. Errekaldekoen zazpigarren diskoa da. Gustura dagoz emoitzeagaz, gustura. Dave M. Allen produktore ezaguna izan dabe alboan, The Cure, Depeche Mode eta Chamaleons taldeen diskoa produzidu dituana. Flipauta gagoz, aluzinantea izan da, dinoe.

Tradizinoaren bersino barria dakar Korrontzik 'Tradition 2.1' lanean

Dabi Piedra Robledo 2013-11-07 14:08   Musikea

Nazinoarteko 60 musikari baino gehiagoren kolaborazinoagaz egindako disko honetan, Korrontzi taldeak trikitixearen doinuak beste kultura batzuetako musikeagaz nahastau ditu. Emoitzea, 16 kanta eta extra track bat daukazan CD-a, bideoklip biko DVDa eta proiektuaren nondik norako guztiak azaltzen dituan liburutxua, Baga-Biga diskoetxeagaz argitaratua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiaren XVIII. Jagon Jardunaldiek Nafarroa eta euskerea izango ditue aztergai

Bizkaie! 2013-11-07 11:25   Euskerea berbagai

Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak zemendiaren 15ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Euskara Nafarroatik izango dabe izenburu. Euskerearen sustapenean beharrean dabilen alkarte eta erakundeekaz batera, euskerearen inguruan gogoetea egin gura dabe.

Euskal kulturea izango da aurten protagonista Fenêtre Ouverte egitarauan, Valonia-Bruselan

Bizkaie! 2013-11-07 10:52   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuaren eta Federation des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearen alkarlanari esker, euskal kulturea izango da aurten Valonia-Bruselako Fenêtre Ouverte egitarauko protagonista. Igaz Kataluniari eskainitako egitarauaren arrakastearen ondoren dator Fenêtre Ouverte jaialdiaren bigarren aldia, zemendiaren 23tik abenduaren 4ra arte egingo dana.