Astegoienean zortzi jokatu ostean, azken bi saioei begira jarri da Gipuzkoa Bertsotan
2015-06-01 15:47 BertsolaritzeaNahikari Gabilondo, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Gemma Urteaga, Jon Maia, Ane Labaka, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira saioetako irabazleak. Bi saio falta dira sailkapen fasea amaitzeko, Ataunen jokatu dira datorren zapatuan.
Zapatuan, Zumaian eta Oñatin eta domekan, Zizurkil eta Usurbilen; lau herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea, 48 bertsolariren parte-hartzeagaz. Nahikari Gabilondo, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Gemma Urteaga, Jon Maia, Ane Labaka, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira saioetako irabazleak. Bi saio falta dira sailkapen fasea amaitzeko, Ataunen jokatu dira datorren zapatuan.
Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseko lau saio jokatu ziran Zumaian eta Oñatin zapatuan. Zumaiako goizeko saioan 65 bertsozale batu ziran Aita Mari aretoan. Nahikari Gabilondorentzat izan zan puntuazinorik altuena, Eli Pagola eta Maider Arregiren aurretik. Arratsaldeko saioan, barriz, 60 inguru izan ziran saioa bertatik bertara segidu eben bertsozaleak. Bertan, Haritz Casabalek irabazi zituan puntu gehien.
Egun berean bigarren itzuliko beste bi saio jokatu zituen Oñatin. Goizean 30 bertsozale inguratu zan Santa Ana aretora. Egoitz Eizagirre oriotarrarentzat izan zan lehen postua. Arratsaldekoan 50 bertsozale izan ziran saioa segiduten eta Gemma Urteaga beasaindarrak irabazi eban.
Domekan Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko beste lau saio jokatu ziran, Zizurkil eta Usurbilen.
Zizurkilen goizean 60 bertsozale inguratu zan herriko Atxulondo Kultur Etxera. Hernanin egin eban moduan, Ane Labakak eskuratu eban lehenengo postua. Arratsaldeko saioan lepo bete zan aretoa eta 95 bertsozaleren babesa izan eben sei parte-hartzaileek. Hemen be, Hernanikoa errepetidu zan, han egin eban moduan, Jon Maiak irabazi ebalako saioa.
Azkenik, Usurbilen jokatu ziran domekako beste bi saioak. Goizean 40 bertsozale hurreratu ziran Sutegi aretora. Ibai Esoain oriotarrak irabazi eban saioa, Egoitz Aizpuru eta Ane Zuazubiskaren aurretik. Arratsaldeko saioan 80 inguru izan ziran saioa bertatik bertara jarraitu eben bertsozaleak. Manex Mujikak batu zituan puntu gehien eta berarentzat izan zan saioa.
Sailkapen fasearen amaierea
Gipuzkoa Bertsotanek jarraipena izango dau datorren zapatuan, Ataunen jokatuko diran bi saioakaz, goizean eta arratsaldean. Azken bi saioak izango dira eta horreen ostean jakingo da irailean hasiko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak.
Astegoienean izan diran puntuazino guztiak, behin-behineko sailkapena eta ganerako informazinoa www.bertsozale.eus webgunean Gipuzkoa Bertsotanek dauen atal bereziaren barruan dozuez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!