Emozinoak eta umorea aztergai, garagarrilaren 1etik 3ra, Ahoa Bete Hots jardunaldietan

Bizkaie! 2015-06-04 11:15   Bertsolaritzea

Garagarrilaren 1etik 3ra bitartean izango dira jardunaldiak Gaztelumendik azaldu dauen moduan eta egitaraua eta izena emoteko informazinoa dagoeneko ikusgai da Mintzolaren webgunean. Bagilaren 4an ekingo jako izen-emoteari eta 22ra arte egongo da zabalik.

Umorea ei da bertsozaleek bertsolariakan gehien estimetan daben ezaugarria eta antzerkian, kantuan zein ipuin kontakizuneran be ezinbesteko osogaia da. Baina poza bakarrik ez, hasarrea, tristurea eta bildurra be presente dagoz ahozko sorkuntzan. Kontuak kontu, emozinoak eta umorea izango ditue gai nagusi aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldietan.

Seigarren aldiz antolatu ditu Mintzola Fundazioak Ahoa Bete Hots jardunaldiak, eta horreek aurkezteko lanetan izan dira Amasa-Villabonako Subijana etxean Nora Urbizu, Amasa-Villabonako Euskara eta Kultura zinegotzia eta Mintzola Fundazinoko patronatu kidea; Beñat Gaztelumendi, Mintzola Fundazioko Ikerkuntza arduraduna; eta Eñaut Gantxegi EHAZEko kidea.

2010. urtean egin ziran lehen aldiz jardunaldi honeek: ahozko kultur sorkuntzan dabilzan diziplina desbardinetako adituak konbidetan doguz konpartiduten dituen gai eta ardurez berba egiteko, azaldu dau Urbizuk. Honenbestez, urtez urte jardunaldiotan jorratu diran gaiak danetarikoak izan dira eta aurten be ahozko generoagaz gozetan dauen edozeinentzat zabalik dira ateak.

Garagarrilaren 1etik 3ra bitartean izango dira jardunaldiak Gaztelumendik azaldu dauen moduan eta egitaraua eta izena emoteko informazinoa dagoeneko ikusgai da Mintzolaren webgunean. Bagilaren 4an ekingo jako izen-emoteari eta 22ra arte egongo da zabalik.

Ahoa Bete Hots 2015 jardunaldien aurkezpena biribiltzeko Eñaut Gantxegi EHAZEko kide eta antzezleak performance bat eskaini dau, emozinoen aniztasuna erakutsiz.


Bertsolaritzearen ikerketea sustatzeko, ikerketa kontratua eta hiru proiektu sari esleituko dira

Mintzola Fundazinoaren egoitzan aurkeztu ditue bertsolaritzearen ikerketea sustatzeko bi deialdiak. Aurkezpenaz arduratu dira Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera zuzendaria eta Mintzola Fundazinoko patronatu kidea; Isabel Elorza, EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskera zuzendaria; eta Juan Kruz Igerabide, Mikel Laboa Katedraren zuzendaria.

Bertsolaritzearen ikerketea sustatzeko, ikerketa kontratua eta hiru proiektu sari esleituko dira Zigor Etxeburuak adierazo dauen lez, Ikerlariek ikerketarako behar dituen dokumentuak eskuragarri izateaz gan, ikerlariei aholkua eta bultzadea emotea da gure asmoa, eta horretarako unibersidadeak bidelagun ditu Mintzola Fundazinoak. Batetik, ikerketa kontratua esleituko dabe Mintzola Fundazinoak, Mikel Laboa Katedreak eta Euskera eta Ikerkuntza Errektoreordetzek: bertsolaritzearen ganeko doktorego-tesi bat egitea helburu dauen kontratua. Isabel Elorzak azaldu dauen moduan, doktoregaiak hautatuko dau zein ikuspegitatik aztertuko dauen bertsolaritzea, baina epaimahaiak kontuan izango ditu Bertsolaritzearen Ikerketa Plan Estrategikoan lehenetsitako iker-lerroak.

Urtebeteko kontratua finantzatuko da esleipen honen bitartez, beste hiru urtez luzatzeko aukereagaz, eta EHUn formalizauko da.

Kontratuaz gan, Mintzola Fundazioak eta Mikel Laboa Katedreak hiru proiektu sari banatuko ditue ikergai nagusia bertsolaritzea daben master amaierako lanen nahiz ikerketa lan monografikoen artean.

Juan Kruz Igerabidek emon ditu hiru sari horreen inguruko argibideak: 2.000 euroko hiru diru-laguntzino emongo dira. Eskariak aurkezteko epea datorren irailaren 11era artekoa izango da eta hautatuen izenak beranduenez irailaren 30ean emongo dira. Urtebete izango dabe saridunek lana osotu eta aurkezteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu