'Ida'
2014-05-07 12:18 Zinema kritikakProtagonisteak komentuko bizitzea eta kalekoaren artean erabagi behar dau. Ebatzi bat hartu behar dau. Ikusleari ez jako ezelako azalpenik emoten. Dana azaltzen jakun beste lan batzuen aldean, ikuslea buruari bueltaka aterako da zinema-aretotik. Eta hori beti da ona.
Hamazazpi bertsolarigaz jokatuko da zapatuan BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketea
2014-05-07 12:16 BertsolaritzeaBosgarren edizinora helduko da Etxarri Aranatzen antolatzen dan BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketea eta modu berezian ospatu nahi izan dau sariketea antolatzen dauen Karrikestu alkarteak. Aurreko lau edizinoetan parte hartu daben 17 bertsolarik hartuko dabe parte aurten, eguerditik gauera luzatuko dan egitarau oparoan.
Chicagoko Koldo Mitxelena eta Frankfurteko Eduardo Chillida katedren programa akademikoak martxan dagoz
2014-05-07 11:12 Euskerea berbagaiMiren Azkarate euskerearen suspertzearen azterketea helburu dauen ikerketarako ikastaroa zuzentzen dago Chicagon, eta Jonathan Wood adituak Chillidaren lana eta eskultura garaikidearen lekuak eta espazioak izango ditu aztergai Frankfurten bi mintegi desbardinetan.
Matxalen de Pedrok, Goiatz Labandibarrek eta Maialen Sarasuak egotaldi artistikoak egingo ditue Wroclaw urian
2014-05-07 11:05 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak uda honetan Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoa egiteko aukerea eskainiko deutsie hiru euskal sortzaileri, Matxalen de Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasuari, hain zuzen be. Mobikortasuna, kulturen arteko alkarrizketea eta alkarlana sustatzeko helburuagaz sortu eben deialdia.
Gernikako Astra etorkizunari begira
2014-05-06 18:16Gernikako Astra okupau zanetik 4. prozesua da eta bere helburua Astra ideia, eduki eta proiektu barriz sendotzea da. Zortzi urteko ibilbidearen erreferentziatik abiatuz, Astra Koordinadorak etorkizunari begiratu nahi deutso. Proiektuaren geroa sendotzeko bidean, ideia, eduki eta proiektu barrien bila abiatuko da. Maiatzaren 10ean hasiko da 3km parte-hartze prozesua.
Sarean dago irakurgai 'Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan' liburua
2014-05-06 17:59 KultureaAiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua Interneten ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta webgunean konsultagai dago daboduko. Iker bildumearen 28. zenbakia da.
III. BertsoDerbia aurkeztu dabe
2014-05-06 17:31 BertsolaritzeaAthletic Club Fundazinoak Bertsoderbiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dau Lezamako prentsa aretoan. Oraingo honetan Onintza Enbeitak, Arkatiz Estiballesek eta Jon Maiak kantauko dabe Athletic Cluben izenean eta Amaia Agirrek, Andoni Egañak eta Amets Arzallusek, Realarenean. Gai-jartzailea Josu Goikoetxea izango da.
Hamahiru konpainia batuko dira Arrigorriagako XIX. Clown eta Pailazo Jaialdian
2014-05-06 15:55 KultureaMaiatzaren 9tik 11ra bitartean clown eta zirkuko diziplinak ezagutzeko aukera parebakoa izango da Arrigorriagan, XIX. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen jaialdian. Emonaldiez aparte, zirku tailerra eta Gorakada taldeari buruzko erakusketea antolatu ditue.
UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek artelan bat sortu dabe Bilboko Itsasadarra Itsas Museorako
2014-05-06 15:45 KultureaAurkeztutako hogei proiektuen artean, Mar de Diosen eta Miguel Puertasen All Iron formatu handiko artelana izan da aukeratua, eta urrira bitartean izango da ikusgai Museoko kaietan. Gainera, irabazleaz gan, akzesit bi be emon jakez Sandra Villarren eta Rubén Pinoren proposamenei.
Kultura auzoetara eroango dau udabarrian Bilboko Udalak
2014-05-06 14:38 kulturbizMaiatzean eta bagilean, ia 200 ekitaldi programau ditue uriburuko zortzi barrutietan, Kultura Kalez Kale egitasmoan. Era askotako jarduerak izango dira, dobakoak guztiak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak 40.000 parte-hartzaile espero ditu. Udalagaz batera, 30 alkarte eta taldek parte hartu dabe antolakuntzan.
Artiumek Liburuen Nazinoarteko Eguna osotzeko jentaurreko irakurketak, erakusketak, berbaldiak eta musikea dakarz
2014-05-06 14:03 kulturbizArtium, Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak zenbait jarduera antolatu ditu datorren barikuan, maiatzak 9, Liburuen Nazinoarteko Egunaren ospakizuna osotzeko.
Def con Dos taldearen kontzertuak zarratuko dau XX. FANT
2014-05-06 12:43 BarriakTaldeak hilaren 16an egingo dan amaierako ekitaldiaren ondoren joko dau Barrainkua kaleko Evidence Café aretoan, 23:00etatik aurrera. Talde galego-madrildarrak genero fantastikoko zenbait filmen soinu-bandak sortu ditu, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren Acción Mutante eta El Día de la Bestia, eta Pedro L. Barbero eta Vicente J. Martín-en Tuno Negro tarteko dirala.
Rune Reilly Kølsch, Belako DJ eta DJ Lourdes Madow, maiatzeko Art After Dark saioan
2014-05-06 11:31 MusikeaHilero lez, oraingoan be Art After Dark saioa gaueko hamarretan hasi eta goizaldeko ordu batetan amaituko da. Danimarkako Rune Reilly Kølsch Destination Calabria abesti ezagunaren egileak zarratuko dau gaua. Entzuleek Guggenheimeko erakusketez be gozetako aukerea eukiko dabe.
Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Balkoi eta Leihoak Edertzeko I. Lehiaketea martxan da
2014-05-05 18:34Bilboko Udalak Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Balkoiak eta Leihoak Edertzeko I. Lehiaketea antolatu dau, auzo horreetan martxan jarri dan 2012-2016 Erkidego Planaren barruan. Lehiaketearen helburua Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako eraikinetako leihoen eta balkoien zainketea eta edertasuna sustatzea da.
Bilboko Alondigeak Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau
2014-05-05 15:55 jardunaldiakMaiatzaren 26tik 31ra bitartean Bilboko Alondigeak 3,2,1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea hartuko dau. Hiru edizino izango ditu programa honek, aurreko urtean hasi zan eta datorren urtean amaituko da. Aurten, performancea, jantzea eta egungo antzerkia barrikusiko dituen hainbat proposamen artistiko alkartuko dira.
Globalizazinoaren erronkak eta arriskuak aztergai Bilbon pentsalari ospetsuen eskutik
2014-05-05 15:09 jardunaldiakSami Naïr, migrazino-mobimentuetan espezializau eta kogarapena izeneko kontzeptua sortu eban politologi frantsesak Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan berba egingo dau maiatzaren 5ean, astelehenean, Jean-André Vialá Bilboko Institutu Frantseseko zuzendariak aurkeztutako agerraldian.
Hamabost urteko etenaldiaren ostean, Kashbadek 'Arrakala' disko barria kaleratu dau
2014-05-05 14:50 MusikeaSorkun Rubio, Haritz Beristain, Gorka Lazkano, Gorka Sesma eta Karlos Osinaga barriro batu dira 15 urteren ostean, eta kaleratu barri dabe Arrakala (Bonberenea Ekintzak) diskoa. Daborduko hasi dira zuzenean aurkezten, hurrengo kontzertua maiatzaren 16an daukie, Tolosako Bonberenean.
Biboko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketea abian da
2014-05-05 12:36 MusikeaBertako Pop Rock Erakusketearen 28. edizinoan izena emoteko epea zabalik dagoala jakinarazo dau Bilboko Udalak. Maiatzaren 31 izango da azkenengo eguna. Taldeek gitxienez lau kanta bialdu behar ditue.
Naia del Castillo: 'Identidadearen kontua lantzeko duplikazinoa jorratu nahi izan dot'
2014-05-05 11:45 BarriketanEskultorea
Oihana Bartra eta Igor Meñika irabazle, Hego Uribe eta Arratiako Bertsolari Txapelketako finaletan
2014-05-05 11:07 BertsolaritzeaAstegoienean Hego Uribeko eta Arratiako bertso txapelketako finalak jokatu dira, zapatuan bata, eta domekan, bestea, Oihana Bartra Arenas izan zan nagusi Hego Uribeko bertsolarien artean, eta Igor Meñika Bengoetxea, arratiarren artean. Biak sailkatu dira zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...