Ramon Labayenen hileta-eleizkizuna gaur egingo dabe, Tolosan

Bizkaie! 2013-12-16 10:01   kulturbiz

Ramon Labayen Kultura sailburu izandakoa, Donostiako alkate ohia eta kulturearen bidegilea zapatu goizaldean hil zan, Donostiako Ospitalean. 85 urte zituan, eta besteak beste, EiTB, HABE eta EOSen sorreran parte hartu eban. Hileta-eleizkizuna Tolosako Andra Mari eleizan izango da, 18:00etan.

Amets Arzallus txapeldun, Iparraldera joan da lehenengoz txapela

Bizkaie! 2013-12-16 09:32   Bertsolaritzea

Amets Arzallus hendaiarra izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, bart BECen jokatu dan finala irabazita. Txapeldunagaz buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Terraza Zientifikoa Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren harian

Bizkaie! 2013-12-13 15:40

Euskal Herriko hainbat ikerlarigaz batera, munduko leku debardinetatik etorritako ikerlari eta inprobisatzaileak izango dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikusten: Kuba, Mexiko, Estadu Batuak, Gales, Katalunia eta Mallorkatik etorri dira. Guztira, 38 kide inguru izango dira.

The Reverendos taldeak disko 'serioa' eta 'helduagoa' aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-13 14:37   Musikea

Disko desbardina egin dau oraingoan The Reverendos laukoteak. Urtebete emon dabe kantak atontzen, benetako estudio baten, benetako teknikari bategaz grabau dabe, disko serio bat dala emoten dau, dinoe umoretsu. The cool sounds of The Reverendos laugarren disko hau da inoren bersino bako lehenengoa. Urtarrilaren 18an, Plateruenan aurkeztuko dabe zuzenean.

Labazorriak aberastasun iturri

Zigor Aldama 2013-12-13 13:18   Bidaide

Yu Menfei, 40 urteko emakumeari galdetzea baino ez dago. Liyangen bizi da, ekialdeko Jiangsu probintziako herrian eta eskaintza ederra jaso ostean, orain urtebete inguru familiaren oilotegia bertan behera itxi eta labazorrien munduan sartu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek 'Hondakindegia' ikuskizuna estreinauko dabe gaur Berlinen

Bizkaie! 2013-12-13 11:12   Kulturea

Gorputza, berbea eta bideoa ditu oinarri Hondakindegia, poesia emonaldi EZ musikatua ikuskizunak. Gaur estreinauko dabe, Berlinen, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Mikel Ayerbe literatura irakasle eta kritikariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Messner der film' alpinismoaren mitoaren ganeko filmak zabalduko dau gaur Bilboko VI. Mendi Film Festivala

Bizkaie! 2013-12-13 09:28   Barriak

Bilbao VI. Mendi Film Festival nazinoarteko mendiko zinema jaialdia abenduaren 13tik 22ra izango da Bizkaiko uriburuan, eta hasierarako, jaialdiaren inaugurazinorako aukeratutakoa lan aparta izango da: Reinhold Messner italiarra, alpinismoaren mito handienetako bat, leial irudikatzen dauen filma, kondaira bizi horren ibilbideari buruzko behin betiko lana.

'K' ekimena, Bizkaiko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-12 14:23   kulturbiz

Bizkaia osoa hartuko dau K ekimenak 2014an, euskerazko espazio edegia izango da, eta 18-35 urte arteko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua. Parte-hartzeko gogoa izatea da bete beharreko baldintza bakarra, Josune Ariztondo Kultura diputaduak nabarmendu dauenez.

Izenaren morfologia aztertu dau Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren bosgarren liburukian

Dabi Piedra Robledo 2013-12-12 13:53   Euskerea berbagai

Andres Urrutia euskaltzainburuak dinoanez, dialektologia ikertzea ezinbestekoa da hizkuntzen garapenean, batez be euskerearen kasuan, euskalkiek gorpuztu dabelako gaur egun daukagun ondarea. Oinarrizko batasun batetik abiatuta, herrian herriko forma desbardinak ikustea aberasgarria dala dino Urrutiak.

Pagasarriko XXIII. Mendi Martxan izena emoteko epea zabaldu dau BBK-k

Bizkaie! 2013-12-12 13:15

Abenduaren 22an izango dan kirol jarduera jentetsu honetan 10.000 bat lagunek parte hartzea espero dabe antolatzaileek. Urteera eta helmuga puntuak betikoak izango dira, hau da, Bilboko Kale Nagusiko 30 zenbakian dagoan BBK-Kutxabanken egoitza nagusia eta mendiaren tontorra, 673 metrora, hurranez hurran.

Mikel Laboa irudiz irudi, Jose Luis Zumetaren 'Xume' lanean

Bizkaie! 2013-12-12 10:29   kulturbiz

Mikel Laboa Katedreak urrian antolatutako jardunaldiak ditu oinarria Jose Luis Zumetak argitaratutako Xume. Laboa Zumetarenean (Elkar). Kantari donostiarra da liburuko irudi guztietako protagonistea, eta Zumetak dan-danak berenberengi egin ditu lan honetarako.

#mundiala ekimenak 25.465 parte-hartzaile izan ditu, horreetako % 61 34 urtetik beherakoak

Bizkaie! 2013-12-12 10:09   Euskerea berbagai

Zemendiaren 20tik abenduaren 3ra arte batutako datuen arabera, www.mundiala.net webguneak 25.465 bisita izan ditu eta, horreetatik, 21.000 behin bakarrik sartu diran parte-hartzaileak izan dira. Oso kopuru handia da, duda barik, eta aurreikuspen onenak gainditu doguz, esan dau Baztarrikak.

Kultur egitarau zabala atondu dau Gabonetarako Bizkaiko Foru Aldundiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-11 14:44   kulturbiz

Musikea, jantzea, erakusketak, tailerrak... eskaintza benetan ederra izango da aukeran, Bizkaian, Gabon honeetan, abenduaren 22tik aurrera. Adin guztietarako egitaraua da, ume, gazte, heldu eta familientzako. Merezidu dauen programea dala nabarmendu dau Josune Ariztondo Kuldtura diputaduak.

Sen taldearen agurra Usurbilen izango da astegoienean

Bizkaie! 2013-12-11 13:16   Musikea

Sen taldearen agurra izango dogu abenduaren 14an, Usurbilen. Aginagako eleiza zaharrean. Aurten itzuli dira agertokietara eta hainbat kontzertu emon ostean agurtzeko ordua heldu jake.

Arriaga Antzokiak 'Herritmo'-ren estreinaldi absolutua hartuko dau, Oreka Tx, Kukai eta Kalakan hirukoteagaz

Bizkaie! 2013-12-11 12:13   kulturbiz

Arriaga antzokian Herritmo ikuskizunaren lehenengo emonaldia izango da gaur, abenduak 11, arratsaldeko 20:00retan. Jantzak, musikea, kantua eta herri-kirolak buztartzen dituan eszena-kolaborazino bat da, Oreka Tx taldearen, Kalakan hirukotearen eta Jon Mayak zuzentzen dauen Kukai Dantza Konpainiaren artekoa.

Galtzagorrik Xabier Olasoren 'Auskalo!' eta Kenneth Grahamen 'Haizea sahats artean' liburuak argitaratu ditu

Bizkaie! 2013-12-11 12:09   Kulturea

Galtzagorri alkarteak Xabier Olasoren Auskalo! Igarkizun eta aho korapiloak berrargitaratu dau, Kenneth Grahamen Haizea sahats artean euskeratu. Klis-klasikoak ume eta gazteentzako bilduman kaleratu ditue behar biak.

Mursegok 'Hiru' disko barria aurkeztuko dau barikuan, Bilbon

Bizkaie! 2013-12-11 10:56   Musikea

Hamaika abestiko beharra da Mursegoren Hiru (Bidehuts), danetariko doinuak dituena, afrikarrak, cumbia, hardcorea, folka, popa eta elektronikoa, esaterako. Maite Arroitajauregiren hirugarren diskoa da, eta barikuan, hilak 13, Deustuko Udaltegian aurkeztuko dau, Bilbon. Kontzertua debalde da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juantxo Zeberio Etxetxipiak jazza eta abesbatza buztartu ditu 'Eguberri Umama. Basque Christmas Songs' diskoan

Bizkaie! 2013-12-11 10:21   Musikea

Lana kaleratu ondoren, zuzenean aurkezteko txandea da orain. Holan, datorren barikuan, abenduaren 13an, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian izango da kontzertuan, 21:00etan; abenduaren 15ean, Hondarribiko Itsas Etxea Antzokian izango da, 19:00etan; eta urtarrilaren 2an, azkenik, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.

Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2013-12-10 17:19   Kulturea

Euskeraz idatzitako lanak izan behar dira (edozein euskalki onartzen da). Baina ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

Practice Your Music softwarea, musikea praktiketako atxakiarik ez

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-10 14:50   Musikea

Oskorri taldeagaz joten ikastea ez da aukera makala. Aitor Altzibarrek, Unai Gonzalezek eta Asier Ercillak sortutako Practice Your Music softwareak aukera hori eskaintzen dau, eta gehiago be bai. Edozein lekutan, edozein momentutan, musikea praktikau daiteke aplikazino barri honi esker. Abenduaren 21ean egingo dan The Pub Ibiltaria kontzertuaren barri be emon dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)