Mana taldeak irailaren 8tik 9ra aldatu dau Barakaldoko BECen emongo dauen kontzertua

Bizkaie! 2015-07-08 13:52   Musikea

Agenda arrazoiakaitik, Mana talde mexikarrak irailaren 8tik 9ra atzeratu dau Barakaldoko (Bizkai) Bilbao Exhibition Centre (BEC) guneko Bizkaia Arena pabiloian Cama Incendiada Tour izeneko birearen barruan eskainiko dauen kontzertua.

Abuztua eta iraila bitartean, Bilbora etorri aurretik, Tenerife, A Coruña, Benidorm, Málaga, Madrid eta Bartzelonan joko dau talde mexikarrak

Birearen antolakuntzeak jakinarazo dauenez, irailaren 8rako sarrerak erosi zituenek data barrian be erabili ahal izango ditue, eta itzuli nahi dituenek 15 eguneko epea dabe; itzulketea sarrerea erosi dan bide beretik egin beharko da.

Kontuak kontu, askorentzat rock latinoaren munduko talde handiena danak ikuskizun handia atondu dau bere bira honetarako, eta bitxikerien artean, besteak beste, LED pantailen 250 metro koadro eta azken belaunaldiko 320tik gora argi mobikor erabiliko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu