Begoña Vicariok 'Haragia' aurkeztuko dau eguenean Bilbon, desagertutakoez egin dauen film laburra

Bizkaie! 2013-12-18 16:26   Barriak

Begoña Vicarioren Haragia film laburra aurkeztuko dabe eguen honetan, abenduaren 19an, 20:00retan, Bilbon, Bizkaia Aretoan, eta ondoren Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakasle eta filmaren zuzendariak desagertutako personez eta euren familiek eta lagunek biziten daben egoeraz berba egingo dau.

Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omenduko dabe barikuan Baionan

Bizkaie! 2013-12-18 14:18   kulturbiz

Barikuan, abenduak 20, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Baionan, irailean hil zan Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omentzeko. Ekitaldia Herriko Etxean izango da, 15:00etatik aurrera.

Eneko Aizpuruak 'Herensuge gorriaren urtea' nobela baltza argitaratu dau

Bizkaie! 2013-12-18 13:54   Kulturea

Mikel Egileor kazetaria protagonista dauen bigarren nobelea kaleratu dau Eneko Aizpuruak, Herensuge gorriaren urtea (Erein). Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira Goeirrin, baina jazoera batek egoerea guztiz okertuko dau. Horixe da lazkaotarraren istorioaren abiapuntua.

Gora ta gora beti... Zer pentsetan dabe ez dogula sekula errementauko???

Markues 2013-12-18 12:56   Begi betegarri

36 erakundek jaso dabe Bikain, Euskerearen Kalidade Ziurtagiria

Bizkaie! 2013-12-18 11:44   Euskerea berbagai

Bikain Kanpo-Ebaluazinoak Eusko Jaurlaritzeak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazinoagaz lankidetzan, eta erakunde batean euskerearen erabilerea, presentzia eta kudeaketa neurtzeko erabilten dira.

Fant zine fantastikoaren Bilboko jaialdiak 2014ko edizinoan filmak aurkezteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2013-12-18 10:19   Barriak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 20. Fant zinemaldi fantastikoaren lehiaketan parte hartu nahi daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau, eta kopiak aurkezteko azken eguna 2014ko martiaren 15a izango da.

'Le Week-end'

Karolina Almagia 2013-12-18 10:18   Zinema kritikak

Gai honegaz film asko egin dira, kolore guztietakoak. Hanif Kureishi idazle britainiarrak gidoi interesgarri bat idatzi dau, umorea eta mina nahasten dituana. Batzuetan alkarrizketak sekulakoak begitantzen jakuz, eta gerotxuago nahiko artifizialak emoten dabe.

Gasteiz, 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabe

Bizkaie! 2013-12-17 17:30   Jan edanak

Eusko Jaurlaritzea pozik agertu da Gasteiz 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabelako, izan be, gure izaerearen parte garrantzitsua da gastronomia eta Gasteiz maila turistikoan sakonago sustatzeko erabili ahal izango da.

'Nor da nor?' eta 'Urkatua' mahai-joko barriak aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak

Bizkaie! 2013-12-17 14:22   kulturbiz

Aurten be, Ikastolen Elkarteak eskaintza zabala aurkeztu dau Gabonetarako. Mahai-joko barri bi aurkeztu ditue, ganera, Nor da nor? eta Urkatua. Joko honeen helburu nagusia euskeraz biziten laguntzea da, euskeraz ondo pasetako tresneak eskaintzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Azkue Fundazinoak euskerazko blogen lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2013-12-17 14:20

Lehiaketearen helburua da euskerazko edukiak sarean ugaltzeaz gan, blogari euskaldunen jarduerea sustatzea eta blogarik onenak aukeratzea. Izena emoteko prozesua urtarrilaren 26 arte zabalik egongo da.

Ikus-entzunezko Erakusketeak bere 15. edizinoa bete dau aurten

Bizkaie! 2013-12-17 13:19   Kulturea

Erakusketan 100 bat artelan izango dira ikusgai, tartean UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek egin eta Artea eta Teknologia Saileko irakasleek hautatutako lanak, eta baita edizino honetan artista konbidaduak izango diran Christa Sommerer, Laurent Mignonneau eta Andy Gracieren proposamenak be.

Xabier Olarra itzultzaileak Dabilen Elea Saria jasoko dau eguenean

Bizkaie! 2013-12-17 11:53   Kulturea

Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian emongo deutsie Xabier Olarra itzultzaile eta argitaratzaileari Dabilen Elea Saria. Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango da ekitaldia, abenduaren 29an, 19:00etan.

'Ernest & Celestine' animazinozko pelikulea estreinauko dabe barikuan

Bizkaie! 2013-12-17 10:23   Barriak

Benjamin Renner, Vincent Patar eta Stephane Aubierek zuzendutako Ernest & Celestine animazinozko film frantsesa euskeraz estreinauko da barikuan, abenduaren 20an. Zineuskadi alkarteak sortutako Zinema Euskaraz programearen ekimena da.

Hiru hileko umeak euskerea eta gaztelania bereizteko gai dira

Bizkaie! 2013-12-16 17:47   Euskerea berbagai

Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak egindako ikerketa baten arabera, hiru hilabeteko umeek euskerea eta gaztelania bereizten dabe erritmoaren eta doinuaren bidez.

'Aiarako toponimia nagusia' lana aurkeztu dabe Gasteizen

Bizkaie! 2013-12-16 17:02   Euskerea berbagai

Badu bada kultura programa zabalaren barruan, Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala izeneko liburua aurkeztu dabe, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Ekitaldian, Arabako Kultura diputatu Iciar Lamarainek, Andres Urrutia euskaltzainburuak, liburuari berbaurrea egin deutson Andres Iñigo euskaltzainak eta, egileen izenean, Patxi Gale euskaltzain urgazleak hartu dabe parte.

'Hilotzak hobetik ateratzen, duintasunak berreskuratzen' erakusketea, Bizkaia Aretoan ikusgai

Bizkaie! 2013-12-16 14:38   Kulturea

Erakustaldia Memoria(z) tartean proiektuaren zati da, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalak antolatua. Aranzadi Zientzia Alkarteak 2000. urtetik Gerra Zibileko hobien gainean egindako ikerketa-lana jaso nahi izan dau erakusketa horretan, UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz.

Bilboko Kafe Antzokiak 18 urte

Bizkaie! 2013-12-16 13:52

Domekan, hilaren 15ean, 18 urte bete ditu Bilboko Kafe Antzokiak. 1995eko abenduaren 15ean, Bilbon ateak edegi zituan euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin dau, euskaldunontzat eta euskerara hurreratzen diranentzat topaleku edegi eta dinamikoa izanik.

Paul San Martin pianista donostiarrak 'Paul´s Mood' diskoa kaleratu dau

z 2013-12-16 13:39   Musikea

Gogokoen dituen blues kantak aukeratu ditu Paul San Martinek bakarkako bigarren diskoa dauen Paul´s Mood (Gaztelupeko Hotsak) lanean. Kanta bakarra dau berea, diskoaren izenburu bera daukana.

Antton Etxeberri: 'Azkenengo hamarkadearen ulermena ez zan bardina izango 'Journala' barik'

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-16 11:16   Barriketan

Le Journal du Pays Basque-ko zuzendaria

Bizkaiko Kultur Txartela abenduaren 16tik aurrera salgai

Bizkaie! 2013-12-16 10:35   kulturbiz

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Lurralde Historikoan baino ezin izango da erabili eta bi fase izango ditu: Lehenengo fasea: txartelak abenduaren 16aren eta 31ren bitartean erosi ahalko dira. Eta abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra bitartean konsumidu ahalko dira. Epe hori agortzean, txartela ezingo da ordaintzeko erabili.