Keeling anaien 'The House on Pines Street' lan luzeak edegiko dau Bilboko Fant jaialdia

Bizkaie! 2015-03-30 15:44   Zinemea

Maiatzaren 8an abiatuko da 21. Fant Bilboko Fantasiazko Zinemaldia, eta Aaron eta Austin Keeling anaien lehenengo film luzea dan The House on Pine Streetpelikulea izango da lehenengo proiekzinoa, Campos antzokian. Antolatzaileek nabarmendu dabenez, Europako estreinaldia izango da ganera. Egileak eurak be inaugurazino-ekitaldian izango dira.

Maiatzaren 8an abiatuko da 21. Fant Bilboko Fantasiazko Zinemaldia, eta Aaron eta Austin Keeling anaien lehenengo film luzea dan The House on Pine Streetpelikulea izango da lehenengo proiekzinoa, Campos antzokian. Antolatzaileek nabarmendu dabenez, Europako estreinaldia izango da ganera. Egileak eurak be inaugurazino-ekitaldian izango dira.

AEBetako CineQuest jaialdian aurkeztu eben pelikulea zezeilean. Bildur psikologikoa darabile Keelingdarrek. Natalie Jonesegaz batera idatzi dabe lana, eta 19 egunetan filmau eben, neurri handi batean crowdfunding kanpaina baten bitartez lortutako aurrekontuagaz. Lantaldeko kide guztiek 24 urtetik behera ditue, eta gehienak Kansaseko Unibersidadean (AEB) ikasketak amaitu barri ditue.

Austing Keelingek 17 urte zituala zuzendu eban bere lehenengo film luzea. Zinema eta Telebista Produkzinoa ikasketak egin ostean, Sony, Lexus eta George Lucas etxeetarako proiektuak egin zituan. Orain dala gitxi, James Francok produzidu dauen Ultimate Evil web-telesailaren atal batzuk zuzendu ditu. Aaaron Keelingek, bestalde, hainbat lan egin ditu Austin anaia bikotxagaz, eta zinemagile independente lez jardun dau hainbat dokumentaletan.

Istorioak bildur psikologikoa eta dramea nahasten ditu.  Jennifer Branagan (Emily Goss) umedun dago, zazpi hileko. Gogo handi barik baina Kansasera, jaioterrira, bueltetea erabagi dau, krisialdi emozional baten ostea. Amatasunari deutsan bildurrari, gizonagaz daukan harreman gatxari eta amaren presentzia kontrolatzaileari aurre egin beharra dauka, bere bizitzearen gidari izan gura badau. Baina, alokatutako etxe barrian gauza bitxiak pasetan hasten dira, eta etxea sorginduta dagoala pentsetan hasten da. Inork es deutsa sinisten, eta bera be oker ete dabilen pentsetan hasten da...
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu