Madeleine Peyroux eta Stanley Jordan Getxoko 39. Jazzaldian izango dira
2015-03-30 11:51 MusikeaGetxoko 39. Jazzaldiaren saio nagusien eskaintzea dagoeneko osotuta dago, Madeleine Peyroux abeslariagaz eta Stanley Jordan gitarristeagaz. Bi izen handi horreek, iragarrita egozan Stanley Clarke, Joe Lovano eta Avishai Coheni gehitu jakez. Danetara, 18 saio izango dira garagarrilaren 1etik 5era Getxon, eta sarrerak eta bonuak maiatzaren 4an jarriko dira salgai.
Getxoko 39. Jazzaldiaren saio nagusien eskaintzea dagoeneko osotuta dago, Madeleine Peyroux abeslariagaz eta Stanley Jordan gitarristeagaz. Bi izen handi horreek, iragarrita egozan Stanley Clarke, Joe Lovano eta Avishai Coheni gehitu jakez. Danetara, 18 saio izango dira garagarrilaren 1etik 5era Getxon, eta sarrerak eta bonuak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazo dauenez.
Madeleine Peyroux (1974, Athens, Georgia, AEB) XX. mendeko jazz eszenan sortutako abeslari arrakastatsuenetakoa da, eta bere ahotsa Billie Holidayarenagaz konparau dabe. Intelektualen familia baten barruan jaio zan eta Brooklyn, Kalifornia eta Parisen hazi zan. Frantziako uriburuan hasi zan kantetan 15 urte zituala, auzo latinoko kale musikariakaz.
Handik urte batzuetara Lost Wandering Blues & Jazz Band taldeagaz ibili zan biran Europa osoan. 1990eko hamarkadan AEBetara itzuli zan eta 1996an Dreamland bere lehen diskoa kaleratu eban. 200.000 kopia saldu eta arrakasta handia lortu eban, eta jarraian zortzi urte emon zituan agertokietatik kanpo. 2004an itzuli zan eta Careless Love bigarren lana grabau eban, Larry Kleinek produziduta. Disko horregaz are eta arrakasta handiagoa lortu eban eta kritikariek bere ahotsa goraipatu zuten.
Urte horretan bertan Got You On My Mind kaleratu zen, William Galisonegaz bikotea eratuz, eta 2006an Half de Perfect World egin eban barriro Larry Kleinegaz. 2009an, Bare Bones aurkeztu eban eta handik bi urtera Decca Records etxeagaz Standingo On The Rooftop grabau eban, Craig Street produktoreagaz eta musikari ezagunakaz alkarlanean, esaterako, Me'Shell Ndegéocello, Marc Ribot, Jenny Scheinman eta Allen Toussaintegaz. The Blue Room (2013) eta Keep Me in Your Heart for a While (2014) bildumea ditu azken lanak. Getxon, garagarrilaren 5an kantauko dau Peyrouxek.
Stanleu Jordan
Stanley Jordanek (1959, Chicago, AEB) ospe handia lortu dau jazzaren eta jazz-fusion estiloaren esparruetan tapping teknikea garatzeagaitik; teknika hori gitarraren hariak bi eskuz sakatzean datza.
Haren musika jarduerea 1980eko hamarkadan hasi zan. Princetoneko Unibersidadean Musika eta Armonia graduatu titulua eskuratu eta berehala hasi zan joten New Yorkeko eta Philadelphiako kaleetan dolar batzuk irabazteko asmoz.
1970eko hamarkadaren amaieran bere gaitasun guztiak garatu zituan eta gitarrearen birtuoso bilakatu zan, orkestrearen pareko doinu gatxak sortzeko trebezia lortuz. 1982an, lehenengo diskoa grabau eban, Touch Sensitive eta 1985ean, Magic Touch. Azken horregaz arrakasta handia lortu eban eta Grammy sarietarako bitan izentau eben. Era berean, Billboard musika zerrenda ospetsuan 51 astez jarraian egon zan eta AEBetan eta Japonian urrezko diskoa izan zan.
Horreen ondoren, Flying Home (1988), Cornucopia (1990), Stolen Moments (1991), Bolero (1994), The Best of Stanley Jordan (1995), Stanley Jordan Live in New York (1998), Dreams of Peace (2004) eta State of Nature (2008) grabau zituan, Grammyetarako beste bi izendapen lortuz. Friends (2011) da orain arteko bere azken lana. Getxon garagarrilaren 2an joko dau.
Azkenik, Getxoko Jazzaldirako sarreren salmentea maiatzaren 4an hasiko dala jakinarazo dau antolakuntzeak, ohiko salmenta lekuetan: Kutxabankeko orotariko kutxazainetan, www.kutxabank.es webgunean, Algortako Kultur Etxean eta 94 491 40 80 telefonoaren bidez (Kultur Etxea).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!