Fakun Aznarez: 'Entzun nahiko neuken irratia egiteko prest nago, badakit non dagozan gure mugak'
2014-01-13 11:24 Barriketan 97 irratiko kidea'Munich 1962' dokumentalaren proiekzinoa eta Euskal Herriaren momentu historikoa berbagai Bilbon
2014-01-13 10:45 BarriakOrreaga taldeak egindako Munich 1962 dokumentala proiektauko dabe eta Euskal Herriak bizi dauen momentu historikoari buruzko mahai-inguru bat izango da Bilboko Bizkaia Aretoan urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko programazino kulturaleko Memoria(z) tartean proiektuaren barruan.
'La gran belleza'
2014-01-13 10:00 Zinema kritikakBatzuetan bikaina, beste batzuetan gehizkoa da La grande bellezza. Eta ez bakarrik ordu erdi bat sobran daukalako. La dolce vita barria egin nahi izan dau Sorretinok. Zoritxarrez, gehiegi igarten jako hori asmo hori.
Ramon Saizarbitoria eta Ramiro Pinilla izango dira protagonista Bilboko 'Eztabaidak Literatureagaz' zikloan
2014-01-13 10:00 KultureaVII. Eztabaidak Literatureagaz zikloa urtarrilaren 14an, martitzenean, hasiko da Literaturearen etorkizuna Euskal Herrian izenburuko saioagaz, Bidebarrietako liburutegian. Urteko lehen topaketan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Ramon Saizarbitoria eta Ramiro Pinilla 2013ko euskerazko eta gaztelaniazko Euskadi Literatur Sarien irabazleak izango dira; moderatzaile lanak, barriz, Txani Rodriguez idazleak egingo ditu.
X. Ikusi eta Ikasi aurkeztu dabe gaur Bilbon
2014-01-10 13:36 kulturbizIkusi eta Ikasi aisia, kulturea eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzeko helburua dauena. Eskaintzea gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak…
Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko deialdia egin dabe
2014-01-10 10:34 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak hiru euskal sortzaileri Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko aukerea eskainiko deutsie. Eskaerak egiteko epea zabaldu barri dabe, eta zezeilaren 28an amaituko da.
'Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina' argazki erakusketea inaugurau dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroan
2014-01-10 10:02 KultureaErakusketearen helburu nagusia inguru horreetako paisaje eta natura balioak erakustea da, inguruok Europako legediak babestuta dagozan arren, gaur egun magnesita aire librean aterateko proiektu batzuek mehatxatzen dabelako, Antzeriren kasuan magnesitea aterateko eta Mendiaundiren kasuan silizea aterateko.
Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa emongo dau gaur Gernikako Lizeo Antzokian
2014-01-09 14:40 kulturbizEuskal Herriko musika eta soinu tresnak izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko dau gaur eguena Juan Mari Beltranek Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:00etan. Beltranegaz batera, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariak igongo dira taula ganera.
Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
2014-01-09 14:36 MusikeaLanak www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez baino ezingo dira aurkeztu, eta bertan dagoz lehiaketearen oinarriak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9ko 11:00etatik zezeilaren 19ko 19:00ak arte egongo da zabalik.
Anarik 'Bidea eta denbora' zuzeneko diskoa kaleratu barri dau
2014-01-09 11:11 MusikeaHamazazpi urteko ibilbidea bederatzi kantatan batu dau Anarik Bidea eta denbora (Bidehuts) zuzeneko diskoan. Irla Izan beharraren biran zuzenean grabetako kantak dira, gehienak Donostiako Viktoria Eugenian zezeilan emondako kontzertukoak, eta gitxi batzuk Zarauzko Putzuzulo gaztetxekoak. Zezeilean ekingo deutso kontzertuak emoteari.
Kostaldeko emakumeen bizipenak eszenan, Oinkari eta Hika konpainien 'Itsasoaren emazteak' ikuskizunean
2014-01-08 13:35 KultureaJantzea, musikea eta antzerkia buztartzen ditu Oinkari eta Hika konpainiek sortu daben Itsasoko emazteak. Euskal jantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontetan ditu. Barikuan, hilak 10, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean taularatuko dabe ikuskizuna, 21:00etan.
Lurralde-antolakuntzeak eta urigintzeak euskerean daben eragina aztergai
2014-01-08 11:38 Euskerea berbagaiLurraldea & hizkuntza. Hizkuntza & lurraldea (I. jardunaldiak) jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketearen arteko hartu-emonez hausnartuko da, batez be, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa daben guneei jagokenez.
Motibazinoa ardatz, Topaguneak XI. Topaldia egingo dau urtarrilaren 30ean Durangon
2014-01-08 10:01 Euskerea berbagaiTopaldiaren hamaikagarren edizinoan izena emoteko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, http://topaldia.wordpress.com/eman-izena/ atarian. Matrikuletako 30 euro ordaindu behar dira, eta bazkaria barne izango dau. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.
Harkaitz Canoren 'Pasaia blues' galizieraz argitaratu dabe
2014-01-07 17:52 KultureaHarkaitz Canoren Pasaia Blues eleberria (Susa, 1999) galizierara itzuli dau Isaac Xubin idazleak. Hugin e Munin argitaletxeak argitaratu dauen galizierazko edizino honegaz, lau hizkuntzatan irakurri daiteke liburua, jatorrizko euskerazko bersinoaz gan, gaztelaniaz eta alemanera be itzulia baitago, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Alex de la Iglesiaren 'Las Brujas de Zugarramurdi' filmak Goya Sarien hamar izendapen jaso ditu
2014-01-07 17:11 BarriakAlex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren Las Brujas de Zugarramurdi pelikuleak 2014. urteko Goya Sarietarako hamar izendapen jaso ditu. Sariak zezeilaren 9an banatuko dira, Madrilgo Auditorium hotelean.
Bernardo Atxagaren 'Nevadako egunak', kronikea eta nobelearean artean
2014-01-07 14:23 KultureaNevadako egunak kronikea da hasieran, eta amaieran nobelea. Halan dino liburuaren kontrazalak. 2007ko abuztutik 2008ko bagilera arte AEBetako Nevadan bizi eta ikusitakoen barri emoten dau Bernardo Atxagak lan barrian. Pamiela argitaletxeak Kondagintza izeneko sailean kaleratu dau.
Verkami kanpainea 'Tindaya, montaña sagrada' dokumentalaren alde
2014-01-07 11:10Aspaldi hontan Tindaya mendi sagraduari buruzko dokumental bat egiteko asmoa dago Kepa Aranburu Agirreren zuzendaritzapean. Ondare kultural eta arkeologikoa babestearen gaia aztertzen dauen dokumentala izango da.
Garaiko Zubiaurretarren sasoia ezagutzeko beste aukera bat, hilaren 11n eta 12an
2014-01-07 10:332014a estreinau barri, Gerediaga alkartea hasi da martxan. Valentin Maria de Zubiaurreren heriotzearen urteurrena dala eta, Gerediagak eta Garaiko Udalak hainbat kultur ekitaldi egin zituen igaz. Aurten, urtarrilaren 11n eta 12an bisita gidatuak egingo ditue gaztelaniaz, eleizatean zehar bisita gidatuen bidez Zubiaurretarren Garai ezagutzeko, alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.
Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren bigarren jaia
2014-01-07 10:26 jardunaldiakXerezaderen Artxiboaren jaia 2014ko urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Leioako Udal Liburutegian (Jose Ramon Aketxe kalea 11). Bertan izango dira Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren, Iñigo Roque eta Xerezaderen artxibozainak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...