Zazpi artista alemaniarren lanak ipini ditue Bilbao Arte galerian, abuztuaren 26ra arte
2015-08-03 10:42 KultureaWo wir sind (Gu gagozan lekua) izeneko taldekako erakusketan, sormen lekuei buruzko gogoetea egin dabe zazpi artista alemaniarrek. Batez be, kokagune fisikoak zelan baldintzatzen dauen sorkuntza artistikoa jorratu dabe. Bilbao Arte Fundazinoak Leipzigeko Kunstraum D21 zentroagaz egindako trukeari esker ekarri ahal izan da proiektua Bilbora. Abuztuaren 3tik 26ra ikusi ahal izango da argazkiez, lan grafikoez, bideo-instalazinoez eta abarrez osotutako erakusketea.
Wo wir sind (Gu gagozan lekua) izeneko taldekako erakusketan, sormen lekuei buruzko gogoetea egin dabe zazpi artista alemaniarrek. Batez be, kokagune fisikoak zelan baldintzatzen dauen sorkuntza artistikoa jorratu dabe. Bilbao Arte Fundazinoak Leipzigeko Kunstraum D21 zentroagaz egindako trukeari esker ekarri ahal izan da proiektua Bilbora. Abuztuaren 3tik 26ra ikusi ahal izango da argazkiez, lan grafikoez, bideo-instalazinoez eta abarrez osotutako erakusketea.
Bilbao Artek aurrera segiduten dau bere jarduereagaz, Gu gagozan lekua (Wo wir sind da alemanierazko jatorrizko izenburua) erakusketeagaz. Zazpi artista alemanek kokagune fisikoak sorkuntza artistikoan daukan eraginari buruzko gogoetea erakusten dau talde erakusketeak. Yvon Chabrowski, Nina K. Doege, Wibke Rahn, Fabian Reimann, Eva Walker, Jonas Wilisch eta Matthias Zielfeld dira artelanen egileak. Guztiek espazioak sorkuntzan daukan eraginean zentratuta egin dabe lan, hau da, ze eragin daukien lekuek, sinesmenek eta ekintzek arte adierazpenetan aztertu dabe, baita ze neurritan daukien eragina nortasunean eta irudian be.
Erakusketan, argazkiak, lan grafikoak, bideo-instalazinoak, eta irakurri zein ikutu leiteken aldizkari baten gauzatutako dokumentazino lan bat be jasoten dira. Guztira, euren lana Leipzigen egiten daben zazpi artista gazteren zortzi obra dira.
Artelanak estetika eta material ugaritakoak dira, baina danek artelanean eragina daukan espazioari edo lekuari buruzko gogoetea egiten dabe, azaldu dau Constanze Müllerrek, Bilbao Arteko erakusketearen komisarioak, sortzeko orduan espazioa zelan landu erakutsi nahi da, ze eragin daukan espazio horrek artistearen sortzeko moduan.
Bilbao Artek lankidetza programak ditu Europako hainbat arte zentrogaz. Abuztuko erakusketea, Bilbao Artek Leipzigeko Kunstraum D21egaz egin dauen truke-programearen barruan dago. Bilbao Arteko zazpi artistak (Amaia Gracia Antonio Barea, Sandra Montero, Pau Figueres, Ibai Leon, Juan Pablo Orduñez 'Mawa' eta Eriz Morenok), izen bereko eta gai berari buruzko erakusketa baten erakutsi zituen euren lanak udabarrian Leipzigen, eta erakusketa harek ikusmin handia sortu eban Alemaniako urian. Orain, alemaniarren lanak datoz Bilbora.
Erakusketea, abuztuaren 3tik 26ra ikusi ahal izango da, Bilbao Arte Fundazinoaren egoitzan, Urazurrutia kaleko 32. zenbakian. Astelehenetik barikura dago zabalik areto hori, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara. Doban da.
Erantzunak
Zuzenduta. Eskerrik asko Adolfo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
\"Wo wir sind\", gaztelaniaz \"donde estamos\". Baina euskeraz: \"Gu gagozan lekua\", \"Gu garan lekua\" edo holan. Ez da itaun perpausa hor, erlatibokoa baino.