C hepatitisagaz lotutako euskerazko berben glosarioa atara dau UZEIk
2015-07-28 13:21 Euskerea berbagaiGaur, garagarrilak 28, Hepatitisaren Nazinoarteko Eguna da. Ganera, C hepatitisak zeresana emon dau geurean azkan aldi honetan, Osakidetzaren eta gaixotasun horrek jotakoen alkartearen arteko tirabirak dirala eta. Hartara, UZEIk 'C Hepatitisaren glosarioa' dalakoa osotu eta argitaratu dau. Gaixo horregaz lotutako euskerazko terminoak batu ditue.
Gaur, garagarrilak 28, Hepatitisaren Nazinoarteko Eguna da. Ganera, C hepatitisak zeresana emon dau geurean azkan aldi honetan, Osakidetzaren eta gaixotasun horrek jotakoen alkartearen arteko tirabirak dirala eta. Hartara, UZEIk 'C Hepatitisaren glosarioa' dalakoa osotu eta argitaratu dau. Gaixo horregaz lotutako euskerazko terminoak batu ditue.
UZEIk azaldu dauenez, euskeraz be C hepatitisari eta haren tratamenduei buruz euskeraz berba egin ahal izateko beharrezkoak diran oinarrizko berbak batu ditue. Terminoak lau hizkuntzatan topauko doguz glosarioan: Euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
'Hepatitis', 'zirrosi', 'gibeleko minbizi', 'biopsia', 'genotipo', 'erribabirina' eta holako berbak jaso dira glosarioan. Guztira, 50 termino inguru dagoz jasota, oraingoz. UZEIk egun berezia aukeratu dau glosarioa gizarteratzeko. Izan be, garagarrilaren 28a Hepatitisaren Nazinoarteko Eguna da. Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, munduan 130 milioi persona baino gehiagok C hepatitis kronikoa daukie.
Glosarioa on-line ikusteko, sakatu hemen
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!