Bermeon, Musika Astea egingo dabe, abuztuaren 7ra arte

Bizkaie! 2015-07-28 12:44   Musikea

Guztira, sei musika emonaldi programau ditue Bermeoko Nazinoarteko Musika Astean, Udalak azaldu dauenez. Estilo askotako eskaintzea izango da, Benito Lertxundik zapatuan, abuztuak 1, emongo dauen kontzertutik hasi eta hilaren 7an Bilboko Orkestra Sinfonikoak emongo daueneraino. Era berean, aitagarria da, hitzordua 30. ekitaldira helduko dala aurten.

Guztira, sei musika emonaldi programau ditue Bermeoko Nazinoarteko Musika Astean, Udalak azaldu dauenez. Estilo askotako eskaintzea izango da, Benito Lertxundik zapatuan, abuztuak 1, emongo dauen kontzertutik hasi eta hilaren 7an Bilboko Orkestra Sinfonikoak emongo daueneraino. Era berean, aitagarria da, hitzordua 30. ekitaldira helduko dala aurten.

Musika Astea Benito Lertxundik zabalduko dau abuztuaren 1ean, Artza frontoian, gaueko 22:00etan. Orioko kantariak ohiko errepertorioa eskainiko dau, euskaldunen gogoan iltzatuta geratu diran kantu asko tartean dirala. 'Oroimenaren oraina' disko barriak leku berezia hartuko dau kontzertuan, antolatzaileek azaldu dabenez.

Astelehenean, hilak 3, Gaudeamus Koralak emonaldia eskainiko dau Santa Maria eleizan, iluntzeko 20:00etan. Gernikan 1994an sortutako abesbatza da Gaudeamus eta bost disko argitaratu ditu dagoeneko. Jantza eta antzerki taldeakaz kolaboretako ohiturea dauka, doinuari koreografia ipinteko. Bermeon, Julia Foruriaren zuzendaritzapean jardungo dira Gaudeamusekoak.

Santa Maria eleizan bertan, Miquel Bofill Sax Quartet egongo da martitzenean (20:00). 1982tik lanean dabilen laukotea da hori, saxofoia ardatz hartuta. Biharamunean, abuztuak 5, Edith Piaf hirukoteak joko dau Bermeon (Kafe Antzokia, 20:00). Edith Piaf kantari ezaguna jaio zala mendea bete da aurten eta omenaldia egin nahi deutsie.

Hilaren 6an, eguena, Catalicia bikoteak joko dau Bermeoko Kafe Antzokian (20:00). Piano doinuak eroango ditue. Amaitzeko, abuztuaren 7an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak joko dau (Santa Maria eleizea, 20:00). Txaber Fernandez (zuzendaria) eta Vanessa Goikoetxea (sopranoa) konbidau ditue emonaldirako.

Bermeoko Musika Asteko antolatzaileek nabarmendu dabe, kalidadezko kartela osotuten ahalegindu dirala. Egitarau zehatzagoa, hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu