Jantza emonaldi berezia antolatu dabe hilaren 31ko gauerako, Balenciaga Museoan
2015-07-27 14:50 KultureaDantzaz konpainiak jantza garaikideko pieza bi interpretauko ditu Getariako Balenciaga Museoan eta, ganera, museoko aretoak zabalik egongo dira, gauez. Artearen barruko hizkera eta disziplinen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz museoak aurten sortu dauen lan-ildoaren barruan dago hilaren 31ko ekitaldi hori.
Dantzaz konpainiak jantza garaikideko pieza bi interpretauko ditu Getariako Balenciaga Museoan eta, ganera, museoko aretoak zabalik egongo dira, gauez. Artearen barruko hizkera eta disziplinen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz museoak aurten sortu dauen lan-ildoaren barruan dago hilaren 31ko ekitaldi hori.
Gorputza, soinekoa eta mugimendua programearen barruan antolatu da jantza erakustaldia, hainbat lengoaia eta disziplina artistikoren arteko loturea sortzeko. 'Balenciaga eta arte eszenikoak' egitasmoaren osogarri da ekitaldia. Cristobal Balenciagak eszena-munduagaz euki eban harremanean sakontzen dau erakusketeak, eta moda-sortzailearen lanaren jantza, musika eta antzerkirako testuingurua erakusten dau.
Hilaren 31n, Balenciaga Museoko atarian, pieza garaikide bi eskainiko ditu Dantzaz konpainiak. Museoko arduradunen esanetan, sentimenduek eta emozinoek lotzen ditue pieza biak. 'Chameleon' eta 'Few brief sequences' dira jantzen izenburuak.
Dantzaz plataformeak kontratudun lehen enpleguak emoten deutsez Europako jantzari gazteei. 2006tik 77 jantzari ibili dira konpainian.
Dantzaz konpainiak nazinoartean izen handia daukien koreografoak zein hasibarriak eta lekuan lekuko sortzaileak konbidetan ditu. Europa osoan 250 emonaldi inguru egiten ditu, eta 90.000 ikusle baino gehiago izaten ditu.
Dantzaz konpainiak, ganera, Think Tanz izeneko jantza eta barrikuntzako laborategia be badauka, jantzearen eta bestelako sektore batzuen arteko loturak bilatzeko.
Horrezaz gan, komunitateagazko bitartekaritza eta lanari lotutako azterketarako alorra be badauka konpainiak. Hamar urtetik gorako esperientzia dauka ikastetxe, institutu, alkarte eta jantza-ikastegiakaz beharrean.
Dantzaz konpainiak eskainiko dauen jantzaldi berezi hori aprobetxauta, Getariako Balenciaga Museoa zabalik egongo da garagarrilaren 31ko gauean. Sarrerak online erosi ezkero, museoan bertan erosita baino merkeagoak dirala ohartarazo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!