Bardintasunerako Emakunde Sarira hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-07-24 15:21

Emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren aldeko lanean nabarmendu diran persona edo alkarteak saritzea eta euren lana jentaurrean nabarmentzea da Emakunde Sarien helburu nagusia. Aurtengo sarirako hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era arte zabalik dagoala adierazo dau Emakundek. Igaz, Forum Feminista Ramiro de Maeztu saritu eben.

Sariak 14.400 euroko ordaina dakar. Saria nori emon erabagiteko, epaimahaiak irizpide ugari erabiliko ditu: Hautagai bakotxak bardintasunaren alde egin dauen ibilbidea, bide horretan martxan ipinitako proiektuak, horreek gizartean euki daben eragina eta oihartzuna eta abar aintzat hartuko ditu epaimahaiak.

Persona fisiko zein juridikoek jaso leikee saria. Helburua da, emakume eta gizonen arteko bardintasunaren alde dabilzanak nabarmentzea eta euren lanari balioa emotea. Era berean, emakumeen lana aintzat hartu eta jagoken poterea hartzeko lanean dabilzanak edo emakumeen eskubideak defendiduten dituenak be saritu nahi ditue.

Hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era artekoa da. Lehen, lau alorretan banatzen ziran Emakunderen Bardintasun Sariak, baina 2006tik sari bakarra emoten da urtero. 2014an Ramiro de Maeztu Forumak jaso eban saria, 2013an La Posada de los Abrazosek eta 2012an, Bilboko Asistentzia Psikosozialeko Moduluek. Orain arte saritutako azkanengo persona fisikoa Teresa del Valle izan zan, 2010ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu