Lara Izagirreren lehenengo film luzea Donostiako Zinemaldian aurkeztuko da

z 2015-07-24 14:24   Barriak

Euskal Zinemaren Galan, irailaren 21ean, proiektauko da lehenengo aldiz 'Un otoño sin Berlin' pelikulea. Lara Izagirre Zornotzako zinegile gazteak zuzendutako lehenengo film luzea da hori. Zinemira sailaren barruan programauko dabe eta Irizar saria irabazteko hautagai izango da Izagirreren obrea.

Euskal Zinemaren Galan, irailaren 21ean, proiektauko da lehenengo aldiz 'Un otoño sin Berlin' pelikulea. Lara Izagirre Zornotzako zinegile gazteak zuzendutako lehenengo film luzea da hori. Zinemira sailaren barruan programauko dabe eta Irizar saria irabazteko hautagai izango da Izagirreren obrea.

Donostiako Zinemaldiko arduradunek gaur jakineragin dabenez, Lara Izagirreren 'Un otoño sin Berlin' filmak lekua izango dau Zinemiran. Bere lehenengo lan luzea estreinetako leku parebakoa izango dau, beraz, zornotzarrak. Ikus-entzunezko ikasketak egin eta mundu zabaleko hainbat lekutan ibili da Izagirre, New Yorken eta Katalunian adibidez. Film laburrak produzidu eta zuzendu ditu eta, 2013an, Zinemaldian parte hartu eban, 'Culinary Zinema' atalean, 'Sornemaren bide ezkutuak' lanagaz.

Jaurlaritzaren beka bati esker errodau ahal izan dau Izagirrek 'Un otoño sin Berlin' bere lehenengo film luzea. Juneren historia kontetan dau pelikuleak, atzerrian luzaroan ibili eta gero etxera ezustean bueltauko dan personajea. Bere ingurukoak eta June bera aldatu egin dira denporeagaz eta, hortaz, mingarria izango da jaioterrira bueltetea.

Irene Escolar, Tamar Novas, Ramon Barea eta Liher Quesada dira aktore nagusiak. Bilbon eta Zornotzan errodau dau filma Lara Izagirrek.

'Un otoño sin Berlin' Zinemira atalean proiektauko dabe. Mundu mailako estreinaldia Donostiako Zinemaldian daukien Euskal Herriko filmen arteko onenari emoten jakon Irizar saria irabazteko hautagai izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu