Martxan da DantzaBiz, jantzea Bizkaian indartzeko ekimen barria
2014-01-17 13:47 KultureaDantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea jantzearen arloko eragileen hartu-emonak eta lankidetzea koordinau eta sustatzeko asmoz sortu da. Modalidade guztietako jantzea bultzatuko dabe, euskal jantza tradizionala, klasikoa eta garaikidea. Daborduko hiru bat hilebete daroaz martxan Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen barriak. Egoitzea Bilbon bertan dauka, Luis Briñas kaleko 31. zenbakian.
'American Hustle' eta 'Gravity' pelikulak, 86. Oscar sarietako faboritoak
2014-01-17 10:27 BarriakHamarna izendapen jaso ditue David O. Russelek zuzendutako American Hustle eta Alfonso Cuaronen Gravity pelikulek, horrek biak dira beraz 86. Oscar sarietako faboritoak. 12 Years a Slave film historikoak bederatzi izendapen izan ditu. Martiaren 2an banatuko ditue sariak, AEBetako Los Angeles uriko Dolby antzokian.
'BioBx' ekimenak Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaileak lotuko ditu
2014-01-16 17:09 kulturbizBizkaiko uriburuko eta Bordeleko gazte sortzaileak batuko ditu BioBx ekimenak, Mugarik gabeko sormen digitala lemapean. Zazpi gazte bilbotar eta beste hainbeste gazte bordeldar lotuko ditu egitasmoak.
Matematikako 50. Olinpiadearen eskualde mailako fasea egingo da bariku honetan EHUko Leioako campusean
2014-01-16 13:11Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 50 bat ikaslek parte hartuko dabe bariku honetan, urtarrilaren 17an, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko hitzaldi aretoan (Leioako campusa) egingo dan Matematikako 50. Olinpiadearen eskualde fasean, goizeko 09:30etik aurrera.
Iruñerriko mintzakideak laguntzino eske
2014-01-16 12:02 Euskerea berbagaiAhal eta nahi badozue, webgune honetan topauko dozue informazinoa: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin/home
Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko epea edegi dabe
2014-01-16 11:55 KultureaHasi da martxan Lekeitioko Kultur Kaia ekimena. Daborduko zabalik dago Udako Arte Erakusketan izena emoteko epea. Apirila hasieran argitaratuko dabe onartuen zerrendea.
Lucas Cranach Zaharraren 'San Joan Bataiatzailearen predikua' koadroa ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan
2014-01-16 10:22 KultureaApirilaren 14ra arte, Lucas Cranach Zaharraren San Joan Bataiatzailearen predikua pinturea Bilboko Arte Eder Museoko Obra konbidaua izango da. 1537-1540 inguruan egindako lana da, eta daborduko 6. aretoan ikusgai dago, orain urte bi museoak erositako egile beraren Lukrezia koadroaren ondoan.
Zinegoak 2014 jaialdiak LGTB kolektiboaren eskubideak eta gazteak izango ditu ardatz
2014-01-15 14:49 BarriakNerabezaroak eta gaztaroak garrantzi berezia izango dabe 11. Zinegoak Bilboko Gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinemaldian. Danetara mundu osoko 86 behar egongo dira ikusgai jaialdian, urtarrilaren 20tik 27ra bitartean, Bilboko hainbat aretotan. Ostean, Zinegoak Hedapena egitarauak hamaika herritara zabalduko dau zinemaldia, inoizko gehien.
Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea abiarazo dau
2014-01-15 13:33Hiztegitxoak.eu webguneak euskeratik 35 hizkuntzetarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukerea eskaintzen dau. Holan, egunerokotasunean hizkuntza desbardinetako hiztunen artean zubi hizkuntzea euskerea izatea bultzatu nahi da.
Olaeta baleten erakusketa iraunkorra, Gernikako Euskal Herria Museoan
2014-01-15 11:10 KultureaGernikako Euskal Herria Museoak Olaeta Torrezuri familiak 2008an Bizkaiko Diputazinoari emondako Olaeta baleten ondare eta funts zabalaren zati bat erakutsiko dau aurrerantzean bere erakusketa iraunkorrean.
Virginia Díaz, Getxoko 2013ko kirolari onena
2014-01-15 10:23Zortzi kirol kazetari getxotarrez osotutako epaimahaiak, botoen % 31,25egaz aukeratu eban Virginia Díazen hautagaitzea. Botazinoan, Koldo Larrinaga palistea izan da bigarrena (botoen % 27,50egaz). Xabi López saskibaloi jokalaria izan da hirugarrena (botoen % 22,50egaz), eta laugarrena Naia Ibarrondo ugerlaria izan da (botoen % 18,75egaz).
Hemen dira Bilboko 2014ko Aratusteetako sei kartel finalistak
2014-01-14 17:10Bilboko 2014ko Aratusteek baditue sei kartel finalistak: Happy Botxo, Agerian, Koloreak eta itxurak, En Bilbao somos de Carnaval, Un funeral de risa eta Asomate al Carnaval. Horreetako bat izango da aurtengo kartela. Zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango dira Aratusteak Bilbon.
Teatro Paraiso talde gasteiztarrak 'Kubik' lana aurkeztuko dau AEBetako Pittsburg urian
2014-01-14 13:39 KultureaHirugarren aldiz hartuko dau parte Teatro Paraiso ume eta gazteentzako antzerki zentroak International Performing Arts for Youth (IPAY) jaialdian. Urtebete eta lau urte arteko umeei zuzendutako Kubik lana aurkeztuko dau Pittsburg uriko azokan. Urtarrilaren 22an hasiko da festibala.
Xabi Aburruzagak abiarazoko dau 'Belarrien Goxoko', egungo euskal musikearen kulturea zabaltzeko programea
2014-01-14 12:49 jardunaldiakArtium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Jimmy Jazz-ek eta Vitoria-Gasteizko Udalak Belarrien Goxoko programea sortu dabe alkarlanean, gaur egungo euskal musikearen kulturea zabaldu eta sustatzeko asmoz.
Clayton Steele izango da urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistea
2014-01-14 12:43 MusikeaThe Invaders, Dubkasm eta Clayton Steele izango dira urtarrileko Art After Dark saioko protagonistak barikuan, hilak 17. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, eta 1:00etan amaitu. Guggenheim museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe entzuleek.
Zinemaldia.cat, Bartzelonako euskal zinema jaialdi barritua
2014-01-14 10:46 BarriakEuskal Etxeak Katalunian euskal kulturea ezagutarazo eta zabaltzea dau helburutzat. Orain zortzi urtetik hona euskal zinema mostra antolatzen dau eta aurten aurrepausu bat emotea erabagi dabe, mostra Jaialdi bihurtuz eta Bartzelonarako aretoetara zabalduz.
Euskal deklinabidea lantzeko aplikazino barria erabilgarri
2014-01-14 10:07Aplikazinoa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone eskuko telefonoetan doban lor daiteke. Aplikazinoa eskuratzeko www.deklinabideapp.net orrialdean bersino bakotxeko estekak topauko dozuez.
Kanbodia, gerra basatien ondarea (eta II)
2014-01-14 10:03 BidaideUnicef erakundeari esker, 2007tik herrialdeko eskola guztietan, eztanda egin bako lehergailuen ganeko irakasgaia emoten dabe derrigor. Arrakastarik handiena 2009an euki genduan, urte horretan eskola-ume bat be ez zan hil mina edo leherkailuen ondorioz, nabarmentzen dau Plong-ek. Eskolan, ikasle gazteenek barreiatze-bonba eta pelotak desbardintzen ikasten dabe, eta metal zati bat eta detonagailuak bereizten bere bai.
'La Gran Estafa Americana' filmak 3 sari eroan ditu Urrezko Globoetan
2014-01-13 11:34 BarriakBart izan da Los Angeleseko Beverly Hilton hotelean 71. Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldia eta irabazle nagusia La Gran Estafa Americana izan da; danetara, zazpi izendapen zituan eta hiru irabazi ditu: komediako film onena, komediako emakumezko aktore onena (Amy Adams) eta bigarren mailako aktore onena (Jennifer Lawrence).
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...