Bilbao Orkestra Sinfonikoak udako birea hasiko dau Bizkaiko herrietatik

Bizkaie! 2015-08-06 11:17   Musikea

Orkestra horren musikea herrialdeko baztar guztietara eroateko asmoz, zazpi kontzertu eskainiko ditu BOSek abuztuan eta irailean Bizkaiko beste horrenbeste herritan, 'Kontzertuak Bizkaian' izenburupean. Barikuan, hilak 7, izango da lehenengo emonaldia, Bermeon. Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkarlanean abian ipinitako bira honegaz, musikea bizkaitar guztiei hurreratu nahi deutsie.

Lehenengo emonaldia Bermeon izango da abuztuaren 7an, barikua, Andra Mari eleizan. Iluntzeko 20:00etan hasiko da kontzertua. Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariek, Txaber Fernandezen zuzendaritzapean, konpositore ezagunen piezak joko ditue. Mozarten dozena erdi pieza (aria eta obertura ezagunak gehienbat) eta Beethovenen beste bat (4. Sinfonia) sartu ditue programan. Vanessa Goikoetxea sopranoak be parte hartuko dau emonaldian.

Biharamunean, hau da, abuztuaren 8an, Gernikako Lizeo Antzokian joko dau BOSek (20:30). Barriro Txaber Fernandez zuzendari dala eta Vanessa Goikoetxea sopranoagaz, Bermeokoaren antzeko errepertorioa egongo da.

Hurrengo astean be, kontzertuaren ezaugarriak errepetidu egingo dira, baina BOS Lea-Artibain ibiliko da. Abuztuaren 13an Ondarroan joko dau (Andra Mari eleizea, 20:00) eta, abuztuaren 14an, Lekeition (Andra Mari eleizea, 22:00).

Guztira, zazpi kontzertu izango dira, ganerako hirurak irailean. Getxon, Santurtzin eta Zallan joko dabe irailean, errepertorio desbardin bategaz. Halandabe, 'Kontzertuak Bizkaian' ziklotik kanpora be, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren doinuak entzuteko aukerea egongo da abuztuan. Izan be, Bilboko Aste Nagusian emonaldiak eskeintzeko asmoa daukiela iragarri dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu