Zeledonen jatsiereagaz hasiko dira Gasteizko jaiak

Bizkaie! 2015-08-04 11:18

Andra Maria Zuriaren jaietako egitaraua bete-beteta dago gaur, martitzena, goizean goizetik hasita. Dana dala, jaien hasiera ofiziala, tradizinoak agintzen dauen legez, arratsaldean izango da, Zeledonen jatsiereagaz. Arratsaldeko seiretan izango da gasteiztar guztiek urte guztian itxaron daben ekitaldi hori. Txupinazoa be botako dabe, Zeledonen etorrereagaz batera. Abuztuaren 9ra arte izango dira aurten Arabako uriburuko jaiak.

Andra Maria Zuriaren jaietako egitaraua bete-beteta dago gaur, martitzena, goizean goizetik hasita. Dana dala, jaien hasiera ofiziala, tradizinoak agintzen dauen legez, arratsaldean izango da, Zeledonen jatsiereagaz. Arratsaldeko seiretan izango da gasteiztar guztiek urte guztian itxaron daben ekitaldi hori. Txupinazoa be botako dabe, Zeledonen etorrereagaz batera. Abuztuaren 9ra arte izango dira aurten Arabako uriburuko jaiak.

Andre Maria Zuriaren omenezko bezperak ospatzeko ekitaldi ugari egongo dira gaur eta, ganera, Azoka Arabiarra be antolatu dabe. Zezensuzkoa be egongo da jaien lehenengo egunean. Goizaldean, Vendettak joko dau txosnetan.

Bihar, hilak 5, Andre Maria Zuriaren egunean, egitaraua bete-beteta dator. Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsea ibiliko da kalerik kale eta gastronomia eta eskulangintza azokea be bisitau ahal izango da. Algara jantza taldearen eskutik, ikurrinari omenaldia egingo jako. Arratsaldean, Libek kontzertua eskainiko dau Falerina lorategian eta, Floridan, jantzaldia egongo da. Gauean, Oreka TX eta Kalakan alkarregaz entzun ahal izango duguz, Aihotz plazan. Gero, Drindots eta Los Secretos egongo dira aukeran.

Eguenean, abuztuak 6, umeentzako marrazki lehiaketeak zabalduko dau eguna. Ganera, Basatilandia gunean, umeentzako abenturak egongo dira. Eguerdi aldean, Zeledon mus txapelketako finala egongo da, baita bertsolariak be. Arratsaldean, Arka plazan, elikagaiak batuko ditue Elikagaien Bankurako eta ginkanea be egongo da. Eguenean, musikea Biotzatarrak fanfarriak, Parradustek, En Tol Sarmientok eta Hesianek ipiniko dabe, besteak beste.

Barikua be ekitaldiz beteta dator Gasteizen. Umeentzako ginkanea, kartinga, pintxo-poteo solidarioa eta herri-kirolak eratu ditue goizean, besteak beste. Lora-eskeintzea eta ohorezko aurreskua be egongo dira, Zeledon eta Neska txikiak bertan dirala. Bazkalostean, jantzaldiak egongo dira Florida parkean. Aiko Taldearen erromeria helduko da Gasteizera eta, gabaz, Carlos Jeanek eta Xaikok joko dabe, Foruen plazan eta Aihotz plazan, hurrenez hurren.

Zapatuan, sukaldaritza lehiaketea egingo dabe goizean. Umeentzako abentura parkea Prado parkean ipiniko dabe. Eguerdian, trikitilariak, bertsolariak eta bits-jaia egongo dira. Arratsaldean, Goi-Alde jantza taldearen txandea izango da. Gabaz, kontzertu ugari programau ditue: Juantxo Skalari & La Rude Band, Loquillo, Iheskide eta abar.

Domekan indarrik geratzen jakonarentzat, ohiko egitarauak martxan segiduko dau. Hori bai, gabaz, Zeledoni agur esan beharko deutsie gasteiztarrek. Andra Maria Zuriaren plazan Zeledon ezkutau eta azkanengo trakea botetan daben bitartean, txosnetan Zea Maysek joko dau.

Egitaraua oso-osorik ikusteko, klik hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu