Bizkaiko arkitektureari buruzko erakusketea egongo da irailaren 12ra arte Ondare Aretoan

Bizkaie! 2015-08-04 13:30   Kulturea

Ospea lortu daben arkitekto bizkaitarren lanaren barri jasoten dau erakusketeak eta baita euren lekua egin guran dabilzan arkitekto barrien belaunaldiak be. 21. mendeko profesional ugariren obrea batuta, Bilboko Ondare Aretoak Bizkaiko arkitekturea zertan dan erakutsi nahi dau, ikuspegi zabala emonaz. Abuztuaren 5etik irailaren 12ra arte egongo da erakusketea ikusgai.

'Elkarrizketak, XXI. mendeko Bizkaiko arkitektura' izenburuko erakusketan, estilo eta ezaugarri askotako obrak batu dira, kontestu ugaritan Bizkaiko arkitektureak egin dauen lanaren barri emoteko asmoz. Holan, eraikuntza handiak, ertainak eta txikiak jaso dira. Batzuk urietan kokatutako eraikinak dira, beste batzuk landa eremukoak. Bilboko metropolia Bizkaiko jarduerearen erdigunea  eta, beraz, herrialdeko arkitekturearen muina dala nabarmen geratzen da erakusketan. Baina ez ditue ganerako eskualdeak ahaztu nahi izan eta, beraz, Bizkaiko herri askotako lanak ikusi leitekez. 

Ibilbide luze eta oparoko profesionalen barri emoten da erakusketan. Ganera, arkitekturearen munduan euren ibilbidea hasi barri daben profesional gazteak be eroan ditue, Bizkaiko arkitekturearen barruan arretea merezidu dabenak. 21. mendean zentrau dabe gaia.

Erakusketea doban bisitau leiteke irailaren 12ra arte, Bilboko Ondare aretoan (Maria Diaz de Haro, 11). Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara dago zabalik. Zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara. Domeka eta jaiegunetan zarratuta dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu