Sekula hilten ez dan iruzurra Shanghain
2015-08-06 13:10 BidaideKokapena ia beti da berbera: Txinako uriburu ekonomikoko Herriaren Plazearen eta Nanjing Ekialdea kalearen ingurua. Amua be beti da bardina: Gazte txinatarrak, eskuzabaltasun susmagarriz, Txinako milaka urteko kulturearen jakingarriren bat erakustea eskainiz. Amuari haginka egiten deutsienak beti dira asmo oneko eta larregizko konfiantzadun turistak. Tearen zeremoniaren iruzurra da. Denporeagaz, aldaera desbardinak garatu dira, iruzurra bizirik manteniduteko. Trikimailuak funtzionau egiten dau oraindino, gida eta biajeen webguneetan ondo dokumentauta badago be.
Joko Olinpikoetako gida polemikoa
2008-06-04 12:25 BidaideTxinak kanpotarrei zuzendutako testua argitaratu dau olinpiadatan galarazota izango dituezan gauzak zehaztuz.