Suzuko Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra hil da
2015-08-04 18:28 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak jakineragin dauenez, Suzuko Tamura ohorezko euskaltzaina hil da, abuztuaren 3an, Japonian. Sho Hagio euskaltzale japoniarrak emon dau heriotzearen barri. 1996an euskaltzain urgazle izentau eben Tamura eta, 2000n, ohorezko. Euskerea ez eze, ainu hizkuntzea be sakon aztertu eban.
Euskaltzaindiak jakineragin dauenez, Suzuko Tamura ohorezko euskaltzaina hil da, abuztuaren 3an, Japonian. Sho Hagio euskaltzale japoniarrak emon dau heriotzearen barri. 1996an euskaltzain urgazle izentau eben Tamura eta, 2000n, ohorezko. Euskerea ez eze, ainu hizkuntzea be sakon aztertu eban.
Suzuko Tamura Japoniako Aichi prefekturan jaio zan, 1934ko urtarrilaren 2an. Beraz, 81 urtegaz hil da. Tokioko Unibertsidadeko lizentziaduna zan, hizkuntzalaritzan. Waseda unibertsidadeko irakasle emeritua be bazan.
Euskerearen, japonieraren eta ainuaren hitz-ordena eta beste ezaugarri gramatikal batzuk sakon aztertu zituan. Ainua, Asia ekialdeko hizkuntza indigena bat da. 'Piarres Lafitteri omenaldia' liburuan (1983) eta 'Euskera' agerkarian (1985) irakurri leitekez Tamuraren idazlan batzuk. Era berean, ainuari buruzko liburuak idatzi zituan.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban Tamura 1996ko martian. Handik urte batzuetara, 2000ko urriaren 27an, euskaltzain emerituaren titulua be emon eutsan Akademiak. Euskaltzaletasunak eta euskerearen ikerkuntzak Japonian euki dauen ordezkari nagusietako bat izan da Tamura.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!