Ipuin erotikoen lehiaketearen bigarren edizinoa martxan ipini dabe Diman

Bizkaie! 2015-08-04 14:44   Kulturea

Dimako Kalenturak izeneko lehiaketara idazlanak aurkezteko epea irailaren 1ean zabalduko dabe eta hil horren 22ra arte egongo da zabalik. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Hiru sari egongo dira eta sari-banaketa ekitaldia urrian izango da. Dimako Udala eta bertako liburutegia dira antolatzaileak.

Dimako Kalenturak izeneko lehiaketara idazlanak aurkezteko epea irailaren 1ean zabalduko dabe eta hil horren 22ra arte egongo da zabalik. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Hiru sari egongo dira eta sari-banaketa ekitaldia urrian izango da. Dimako Udala eta bertako liburutegia dira antolatzaileak.

Urte askoan, Basauriko Euskarabila euskera alkartea arduratu zan euskerazko ipuin erotikoen lehiaketea egiteaz. 2012an, baina, ekimena bertan behera itxi eben Euskarabilakoek. Igaz, Diman hartu eben Basaurin hasitako lanaren lekukoa. Hortaz, aurten, bigarrenez egingo da Kalenturak lehiaketea. Gazteak euskeraz idaztera animetako eta literatur zaletasuna bultzatzeko aproposa da lehiaketea.

Antolatzaileek dei egin dabe euskerazko ipuin erotikoak bialtzeko. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Hori bai, irailaren 1ean hasiko da lanak jasoteko epea eta irailaren 22ra arte zabalik egongo da. Gitxienez lau orrialdeko istorioak izan beharko dira eta, gehienez, hamarrekoak.

Hiru sari emongo dira aurtego lehiaketan. Lehenengo sariagaz 600 euro emongo dira. Bigarrenak 400 euroko ordaina dakar. Amaitzeko, arratiar batek idatzitako ipuin onenari be emongo deutsie saria, 250 eurokoa. Urriaren 23an sari-banaketa ekitaldia egingo da Diman.

Parte-hartzaile bakotxak lan bakarra aurkeztu ahal izango dau eta sari bakarra emon ahal izango jako. Dimako Udalak beretzat gordeten dau ipuinok argitaratzeko eskubidea. Gogoan izan behar da, lehiaketea Euskarabilak antolatzen ebanean, liburua plazaratzen zala, idazlan onenakaz.

Dimako Kalenturak ipuin erotikoen II. lehiaketan parte hartu nahi dauenak, Udalera bialdu behar dau bere idazlana, posta arruntez zein elektronikoz, Kalenturak lehiaketarako dala adierazota. Hauxe da helbide elektronikoa: kultura.dima@bizkaia.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu