Getxon egiteko 41 plan batu ditue liburutxu baten

Bizkaie! 2015-08-07 10:13

Udalerriko eskaintza turistikoa bisitari zein auzotarrei hurreratzeko asmoz, '41 plan Getxoz gozatzeko' izenburuko liburutxua argitaratu dau Udalak, gustu guztietara egokitzen diran proposamenakaz. Udan egiteko moduko planak dira, gastronomikoak, itsasokoak, kirol arlokoak, jaietakoak, monumentuak ikustekoak eta abar. Liburua Getxoko turismo bulegoetan hartu leiteke. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez atara dabe.

Getxoko Udalak azaldu dauenez, Aste Santuan argitaratu eben liburutxuaren bertsino gaurkotu eta zabalagoa da oraingo hau. Orduko haretan 5.000 ale atara ziran eta harrera ona euki eban ekimenak, horregaitik errepetidutea erabagi dabe. Getxoko Udaleko ordezkarien arabera, liburutxuak Getxo kokatuten laguntzen dau, jarduera anitzen eskaintza baten bidez, horreetako batzuk bertoko herritarrentzat be ezezagunak izan leitekez.

'41 plan Getxoz gozatzeko' argitalpenak udalerriko 180 establezimendu edo enpresa ingururen eskaintzea zabaltzen laguntzen dau. Baliabide turistiko ohikoenen aldean, plan alternatiboak proponiduten ditu. Prezio eta estilo guztietako planak agiri dira liburutxuan. Esate baterako, itsasoan egiteko jarduerak dagoz: belaontzian ibilteko, urpekaritzea egiteko, zetazeoak ikusteko eta abar. Gastronomiaren alorrean be plan ugari dakarz, baita jaien inguruan be. Getxoko leku interesgarrienetatik ibilbide bat baino gehiago proponiduten da eta kirolzaleenek be topauko dabe zer egin. Amaitzeko, udalerriko eskaintza kulturalak be badauka lekua, Getxophoto, musika jaialdiak eta beste hitzordu batzuk tartean dirala.

Plan edo proposamen bakotxagaz batera, beharrezko datu guztiak ipini ditue, adibidez kokapena, ze garraio erabili bertaraino heltzeko, prezioak, erreserbak egiteko bidea eta abar. Getxoko plano handi bat be sartu dabe.

Liburutxua euskeraz, gaztelaniaz zein ingelesez eskuratu leiteke. Ereagako turismo bulegoan eta Aldi Baterako Turismo Bulegoan eskatu leiteke. 13.000 ale argitaratu ditue.

Liburutxua ikusteko, klik hemen

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu