Ramon Piñeiro eta Koldo Mitxelena gogoan izango ditue irailean, EHUko Udako Ikastaroetan
2015-07-27 11:08 Euskerea berbagai'Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramon Piñeiroren ekarpenen harira' izenburupean, mintegia egingo dabe Donostiako Miramar Jauregian, irailaren 1ean eta 2an. EHUko Udako Ikastaroen egitarauan sartzen da. Mitxelena eta Piñeiro hizkuntzalarien jaiotzearen mendeurrena dala eta, omenaldia egin nahi deutsie mintegi horregaz.
'Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramon Piñeiroren ekarpenen harira' izenburupean, mintegia egingo dabe Donostiako Miramar Jauregian, irailaren 1ean eta 2an. EHUko Udako Ikastaroen egitarauan sartzen da. Mitxelena eta Piñeiro hizkuntzalarien jaiotzearen mendeurrena dala eta, omenaldia egin nahi deutsie mintegi horregaz.
Euskereak eta beste hizkuntza gitxitu batzuek hizkuntza aniztasunaren testuinguruan hartu beharreko lekuaz gogoetea egin eta eztabaidatuko dabe mintegian parte hartzen dabenek. Jokin Azkue Jaurlaritzako euskerea sustatzeko zuzendariaren eta Belen Uranga Soziolingustika Klusterreko arduradunaren gidaritzapean egingo da mintegia, irailaren 1ean eta 2an, Donostian.
Berba egingo daben adituen artean, Euskal Herriko eta Galiziako ordezkariak dagoz. Izan be, Mitxelena euskalduna zan, baina Piñeiro, beste omendua, galiziarra. Ramon Villares Paz, Xesus Alonso eta abar etorriko dira handik. Miren Azkarate, Pedro Miguel Etxenike, Ibon Sarasola, Anjel Lertxundi eta abar be egongo dira, antolatzaileek aurreratu dabenez.
Ramon Piñeiro Lugoko herri baten jaio zan, 1915ean. Jardun politikoa eta Galiziako hizkuntzearen aldeko lana buztartu zituan. Kartzelan be egon zan Francoren sasoian, klandestinidadean galegismoa berrantolatzen ahalegindu zalako. Galiziako Kultura Kontseiluko presidente izan zan 1980ko hamarkadan. 1990ean hil zan.
Koldo Mitxelena be 1915ean jaio zan, Errenterian. Euskaltzain eta unibertsidadeko irakasle izan zan. Euskerearen iragana aztertu eban sakon eta, era berean, etorkizuneko euskereari atea zabaltzeko lan egin eban. Euskera Batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zan. Hiztegigintzan be nabarmendu zan. 1987an hil zan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!