Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko 1,6 miloe euro bideratuko ditue EEPk eta Eusko Jaurlaritzeak
2015-04-01 13:06 Euskerea berbagaiIpar Euskal Herrian euskerearen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituan erakunde pribaduen lana diruz laguntzeko, 2015. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsa osotuko dabe Euskerearen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzeak, bien ekarpenakaz. Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 400.000 euro ipiniko ditu, eta ganerakoa, 1,2 miloe, EEPk.
Ipar Euskal Herrian euskerearen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituan erakunde pribaduen lana diruz laguntzeko, 2015. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsa osotuko dabe Euskerearen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzeak, bien ekarpenakaz. Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 400.000 euro ipiniko ditu, eta ganerakoa, 1,2 miloe, EEPk.
Hala jakinarazo eben atzo, Baionan, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Frantxua Maitia Euskeraren Erakunde Publikoaren presidenteak prentsaurrekoan. Erakunde biek 2015ean izango dan lankidetzea zehaztu dabe, eta Iparraldeko eragileei zuzendutako diru laguntzak emoteko moduak bere bai.
Helduen euskalduntze-alfabetatzearen arloan, hizkuntza gaitasunaren egiaztagirien baliokidetzea definidu eta antolatuko dabe, eta helduen euskalduntzean gaur egun dagozan tresna aztertuko ditue. Erakunde bietako zerbitzuekeuren artean informazinoa elkartrukatuko dabe. Produkzino eta baieztapen linguistikoen arloan, Ipar Euskal Herrian profesionalek (EEPko teknikariak, euskera teknikari garatzaileak, hedabideetako profesionalak, irakasleak eta abar), hainbat tresna eta hizkuntza baliabide beharrezkoak ditue euskerazko edukiak sortzeko.
2015. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsakmoltso bitan banatuko dira. Lehenengo moltsoa, 1.280.000 eurokoa, lankidetza zuzenerako bideratuko da:eta, bestea, 320.000 eurokoa, deialdi edegietarako izango da. Deialdi honen bitartez, euskerea sustatzeko helburu daben proiektuak diruz lagunduko dira Ipar Euskal Herrian. Gaur bertan, hilak 1, zabalduko dabe deialdia. Argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!