Laukizek II. Lauaxeta Bertso Sariaa hartuko dau
2026-06-19 08:09 BertsolaritzeaBagilaren 21ean, domekan, Lauaxeta Kiroldegian.
Bertsolari gazteak batuko dira egun berezian, hain geurea dan fenomeno kultural hau sustatzeko. Topaketea arratsaldeko 18:00etan izango da Lauaxeta Kiroldegian eta Euskal Herri osotik etorritako sei bertsolarik hartuko dabe parte: Iruri Altzerreka (Garai), Ekhi Mateorena (Leitza), Martin Abarrategi (Aramaio), Araitz Katarain (Durango), Irantzu Idoate (Hazparne) eta Andoni Rekondo (Hernani).
Saioa Peru Irastortza gai-jartzaileak gidatuko dau eta parte-hartzaileen arteko bat-bateko berbaldiei eta erronkei bide emongo deutseen gaiak proponiduko ditu.
Ekimenaren helburua topaguneak bultzatzen jarraitzea da, Lauaxeta maiteak hainbeste lan egin ebana eta sari honek bere izena daroan gure kulturea sustatzea. Holan, bertsolaritzearen jarraitutasuna sustatu nahi da eta gure poeta maitearen bitartez Laukizen hain errotuta dagoan euskal kulturearen erreferente hori tokiko publikoarengana hurbiltzea.
Kontuak kontu, Laukiz euskal kulturearen topagune bihurtuko da domekan, belaunaldi barrien talentua eta sormena ahaztu barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
