Krysztof Warlikowskik idatzitako testua irakurriko dabe gaur Bilbon, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean
2015-03-27 11:18 KultureaBilboko Arriaga plazan egingo dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren adierazpenaren irakurketa antzeztua, 12:00etan. Aritza Rodriguez antzezle eta musikariak leiduko dau testua, eta alboan Shakti Olaizola bihurrikaria izango dau.
Bilboko Arriaga plazan egingo dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren adierazpenaren irakurketa antzeztua, 12:00etan. Aritza Rodriguez antzezle eta musikariak leiduko dau testua, eta alboan Shakti Olaizola bihurrikaria izango dau.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Artekale Kaleko Arteen Elkarteak azaldu dabenez, Shakti Olaizolak liburu bat irakurten dabilen neska baten mundu berezian sartu eragingio ditu ikusleak. Bere bidean topetan dituan jazoera eta objektuen bidez, istorioak azalduko ditu, publikoa olerkiaren barru-barruan sartu arte.
Aritza Rodríguezek, ostean, Krysztof Warlikowski zuzendari poloniarrak idatzitako Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren adierazpenaren irakurketa antzeztua egingo dau. Franz Kafka, Thomas Mann, Marcel Proust eta John Maxwell Coetzee egileak ditu gogoan testuan Warlikowskik, profetak dirala dino. Jainko europarren gainbeherea, gure zibilizazinoaren amaierea modu profetikoan deskribidu eben orain ehun bat urte. (...) Hunkigarria da ikustea hemen eta orain zenbaterainoko gaurkotasuna daukien euren gogoetek. Warlikowski dinoenez, babes barik eta bildurrez gagoz, daborduko ezin geinke torrerik eregi, eta gu babesteko sortutako hesiek ez dabe balio. Horregaitik danagaitik, gaur egun antzerkiak daukan garrantzia nabarmentzen dau.
Arrastian, 19:30ean, Mama Crea konpainiak Históricas proiektua aurkeztuko dau, BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroan. Sarrerea debalde da. Nuria M Cresek BilbaoEszenan emakumeei zuzenduta emon dauen antzerki tailerraren emoitzea da Históricas. Tailerraren helburua izan da baztertuta eta ahaztuta egon diran emakumeek historian betetako lekua pieza eszeniko txikien bitartez aldarrikatzea. Zortzi pieza txiki eskainiko ditue, eta amaieran atzera be leiduko dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Eguneko adierazpena.
Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna 1961ean sortu eban Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ANI). Martiaren 27an egiten da urtero, eta eguna ospatzeko, arte eszenikoakaz lotutako hainbat ekitaldi antolatzen dira. Elementu garrantzitsuenetakoa mezu ofizialaren irakurketea izaten da. Gehienetan ANIk konbidautako egile edo aktore batek idazten dau, aurten, Krystof Warlikowskik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!