Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria sortu dabe

Bizkaie! 2015-03-30 15:17   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihobe soziedade publikoagaz batera, Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria iragarri barri dau. Ingurumenaren inguruko baloreak herritarren artean zabaltzean kazetariek funtsezko eginkizuna betetan dabe, antolatzaileen esanetan. Saria irabazteko hautagai izango dira EAEko edozein hedabidetan euren izenagaz edo ezizenagaz kazetaritzako lanen bat argitaratu, bialdu edo zabaldu daben komunikazinoko profesionalak.

Kazetarien beharra nabarmendu eta autortu gura dau Jarlaritzeak lehiaketa honen bidez, euren lanaren bidez laguntzen dab-eta herritarrek garapen jasangarriaren oinarri diran baloreak hobeto ulertu eta ikusten.

Jaurlaritzak adierazi duenez, hedabideek funtsezko eginkizuna betetzen dute gure inguruan jasangarritasunaren kultura bultzatu eta zabaltzeko eta, horregatik, kazetariak argi eta garbi aintzatetsi nahi ditugu, beren lanaren bidez laguntzen baitute herritarrek garapen jasangarriaren oinarri diren balioak hobeto ulertu eta ikus ditzaten. Sariak 5.000 euro banatuko ditu danetara, eta zenbateko horretatik 2.000 euro EAEko Ingurumen Kazetaritzearen 2015eko Saria irabazten dauen lanarentzat izango dira. Epaimahaiak hiru accesit emongo ditu gehienez (1.000na euro), eta aipamen bereziak be egin ahal izango ditu, baina dirusari barik.

Testuak taldean edo bakarka egindakoak izan daitekez, eta 2014an argitaratu edo bialdutakoak, idatzizko hedabideetan, irratian, telebisinoan edo interneten. Ingurumenaren eta garapen jasangarriaren gaia jorratu behar dabe aurkeztutako lanek, arlo honeetan, adibidez: biodibersidadearen konserbazinoa eta kapital naturala; klima aldaketea arintzea eta horretara egokitzea; ingurumenaren eta osasunaren arteko harremana; baliabideen eraginkortasuna; ingurumen hezkuntza eta etorkizuneko belaunaldien konpromisoa.

Parte-harztaileek bina lan aurkeztu ahal izango ditue gehienez, euskeraz edo gaztelaniaz. Apirilaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Epaimahaiaren erabagia bagilaren 5a baino lehenago jakinarazoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu