Julio Sotok irabazi dau 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2015-03-30 10:18   Bertsolaritzea

Julio Sotok irabazi dau Elizondon joan dan zapatuan jokatutako 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dabe finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondoren, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.

Julio Sotok irabazi dau Elizondoko Baztan frontoian joan dan zapatuan jokatutako 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dabe finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondoren, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.

Zortzikoteak bere lan puntuagarria amaitu ostean, Julio Soto eta Xabier Terreros izan dira buruz-burukoa jokatu dabenak.


Finaleko puntuazinoa:

Julio Soto:....................................797,5 puntu

Xabier Terreros:..........................759

Eneko Lazkoz:............................446,5

Oskar Estanga:......................... 430,5

Eneko Fernandez:.................... 420,5

Ander Fuentes “Itturri”: ............. 412,5

Julen Zelaieta:............................411

Aimar Karrika:...........................405,5


Txapeldunaren agurra:


Aitak zuri hitz egiten
pasatzen ditu egunak
egunero pizten dizu
kandela ama kuttunak.
Itsaso zurekin dago
dauden bezala lagunak
Idurre eta Gorriti
eta oilagorren lumak,
guztiok elkartzen gaitu
zuganako maitasunak.
Alberto hartu itzazu
Besarkada bihotz dunak
gutxi barru aurrez aurre
emango dizkizugunak.


Fernando Anbustegi eta Alaitz Rekondok gidatu dabe finala. Epaile lanetan Nerea Bruño, Mikel Beaumont, Jon Abril, Arkaitz Goikoetxea eta Saioa Mitxelena izan dira eta Nerea Goñi idazkari lanetan.

Momentu ederrak izan ditu saioak: Baztango Ikastolako seigarren mailako umeek bertsotan aurkeztu ditue finalistak saioari hasiera emonez eta Juanjo Atxa almandoztarra izan da Julio Sotori txapela jantzi deutsona. Baztan ikastolako irakasle izanik, urte luzeetan zehar eskola orduetan bertsolaritzearen transmisinoan eta zabalkundean eginiko lan isil eta etenbakoa eskertu nahi izan deutso Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Antolatzaileek eskerrona adierazo deutsee txapelketan parte hartu daben bertsolari, gai-jartzaile eta epaileei, baita txapelketa osoan zehar laguntzaile izan diran bertsozaleei, bertso-eskolei, txapelketea hartu daben udalei, babesle, laguntzaile zein hedabideei…

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu