Javier Krahe kantautore madrildarra hil da
2015-07-13 10:53 MusikeaAbeslariak 35 urte baino gehiago emon ditu oholtza gainean eta, danetara, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti egin ditu. Azken kontzertua joandako bagilaren 28an emon eban A Coruñako Boiro udalerrian, A Pousada Das Ánimas izeneko areto txikian, azken 20 urteotan, urtero sasoi honetan, hutsik egin ebarik emoten eban kontzertuan.
Javier Krahe abeslaria bihotzekoak jota hil da, Zahara de los Atunes (Cadiz) herrian dauen etxean, 71 urte zituala, artistearen ingurukoek baieztatu dabenez. Abeslariaren gorpua Madrileko M-30ko beilatokira eroango dabe datorren martitzenean, aitatutako iturrien arabera.
Abeslariak 35 urte baino gehiago emon ditu oholtza gainean eta, danetara, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti egin ditu. Azken kontzertua joandako bagilaren 28an emon eban A Coruñako Boiro udalerrian, A Pousada Das Ánimas izeneko areto txikian, azken 20 urteotan, urtero sasoi honetan, hutsik egin ebarik emoten eban kontzertuan.
Kantuak konposatzeko modu berezia eukan kantautore madrildarrak: Beti idazten dodaz abestiak burura etorritako esaldi batetik abiatuta, entzun dodan edo irakurri dodan zeozer. Esaldia hartu eta bueltak emoten hasten naz. Testuak itxurea hartzen dauenean, musikea egiten hasten naz eta hobetzen jarraitzen dot amaitutzat emon arte, eta normalean bagilean izaten da, Cadizko hondartza batean, arratsaldeko 19:00retan edo 20:00retan. Holan sortu zituan La hoguera, El Tio Marcial, Nos ocupamos del mar, Canada, Canada, Mi mano en pena, El yeti, Ole tus tetas eta El burdo rumor, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!