Imanol Uria Albizuri getxotarrak irabazi dau bosgarren eta azken kanporaketea

Bizkaie! 2014-11-10 09:48   Bertsolaritzea

Imanol Uria Albizuri algortarrak lortu dau puntu gehien batzea, 376,5 puntu, hain zuzen. Beraz, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantauko dau Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bittor Kapanagaren lan guztien bildumako 'Euskera erro eta gara' I. liburuaren aurkezpena egin dabe Bilbon

Bizkaie! 2014-11-07 14:44   kulturbiz

Bittor Kapanagaren lana zabaltzen diharduan lantaldeak eta Gerediaga Alkarteak haren lan guztien lehenengo argitalpena, Euskera erro eta gara, egin dabe eta gaur eguerdian, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe lana Juan Martin Elexpuruk, Jose Luis Lizundiak eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak.

ZinebiExpressek 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketeak 7. edizinoa zabalduko dau zapatuan

Bizkaie! 2014-11-07 14:28   Barriak

ZinebiExpress lehiaketeak zazpigarren edizinoa ospatuko dau aurten, eta mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei dago zabalik. Izena emotea bihar, hilak 8, izango da, Bilboko Campos Antzokiko atarian, goizeko 09:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia.

R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-11-07 14:20   Kulturea

Euskaltzaindiak eta BBK-k idazle gazteei zuzendutako R. M. Azkue Literatura Sarietan parte hartzeko epea edegi dau. Beharrak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da.

'Latina-euskara' hiztegia sarean eskuragarri

Bizkaie! 2014-11-07 13:39   kulturbiz

Egilea Junes Casenave-Harigile euskaltzain ohorezkoa da. Idazle sano emonkorra izan da eta da. Aita Casenavek hogei bat pastoral idatzi ditu zubereraz, Testamentu berria zubereraz itzuli eta eleizarako beste hiru euskal liburu, bi hiztegi (frantsesa-zuberera, zuberera-frantsesa), bi olerki bilduma, hiru ipuin bilduma, bi saiakera, zubereraz edo euskera batuaz... eta hiztegi hau 2002an.

Ana Urkiza idazle ondarroarrak 'Mamuak' narrazino liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-11-07 10:36   Kulturea

Bildurra eta bildurrari aurre zelan egin, horrek dira Ana Urkizak idatzitako Mamuak (Elkar) liburuaren gai nagusiak. Ipuin luze eta laburrez osotu dau lana, eta danetan agiri dira mueta bateko eso besteko mamuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Arte Eder Museoak japoniar arteari eskainitako areto egonkorra zababaldu dau

Bizkaie! 2014-11-07 09:44   Kulturea

Areto barrian, 89 piezako aukeraketa bat egongo da ikusgai: margolanak eta estanpak, tsuba (sablea gordetekoa), inro eta netsuke (objektuak eroateko kutxatxua eta kimonoaren gerrikotik zintzilikatzeko topea) multzo baliotsua, suzuribako (idazketarako) eta sikisibako kutxak (papelak gordeteko), eta tearen zeremoniarako zeramikak.

Dana prest Xilabako finalerako

Bizkaie! 2014-11-06 17:46   Bertsolaritzea

Txatoren ahots ederra eta kantuzaletasuna gogoan, bere izeneko sariak finaleko bertsolarien artean kantaera aberatsena erabilten dauen bertsolaria saritzea izango dau helburu. Kantaera aberatsena dinogunean, doinutegi aberatsena aitatzen dogu gehienbat, baita doinuen erabilerea be, hau da, airearen eta bertsoaren edukiaren arteko koherentzia.

Lurra taldeak 'Akatsa sisteman' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2014-11-06 17:45   Musikea

Hamabi kanta batu ditu Lurra laukoteak Akatsa sisteman (5Gora) bigarren diskoa. Blues, reggae, ska, jazz, indiefolk, dub eta ragtime doinuekaz atondu ditue abestiok. Kolaboratzaile zerrenda luzea izan dabe: Petti, Xabi Solano, Sergio Patxuko, Maite Neighbor eta Jon Elizalde, besteak beste. Zemendiaren 8an, Oreretako Mikelazulon joko dabe, 20:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskal Herriko ibaiak' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-11-06 14:14   Euskerea berbagai

Liburuak Euskal Herriko 414 ibai nagusiren izenak eta guztien erabilera egokia jasoten ditu. Onomastika gaiak jorratzen dituan Izenak bildumako laugarren zenbakia da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz argitaratu dau Akademiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2015eko martian egingo da 19. Korrika, 'Euskahaldun' lemapean

Dabi Piedra Robledo 2014-11-06 13:39   Euskerea berbagai

Ibilbide zehatza oraindino erabat zehaztu barik dagoan arren, 2.100 kilometrotik gorako tartea osotuko dau Korrikaren 19. ekitaldiko lekukoak. Martiaren 19an hasiko da, Nafarroa Beherean, Urepele herrian. Hamar egun geroago, martiaren 29an, Bilbon amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XXV. ArtFutura, irudi digitalaren jaialdia, Gasteizko Artiumera helduko da

Bizkaie! 2014-11-06 13:11   kulturbiz

Artium Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan egingo dira aurten 25. urteurrena ospatzen dauen ArtFutura, irudiaren nazinoarteko jaialdiaren Euskadiko proiekzino bakarrak, barikutik domekara, zemendiaren 6tik 9ra, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

'Relatos salvajes'

Karolina Almagia 2014-11-06 10:39   Zinema kritikak

Nork ez dau amesetan egin mendekuagaz? Ba, istorio honeetan, protagonistak  ez dira heroiak, zu eta ni moduko jentea baino, jente arrunta, bakotxa bere ahuldadeekaz. Istorio honeek txiste itxurea daukie hasieran, baina amaierea tragedia hutsa da. Erritmo bizian, umorerik baltzena erabiliz, zuzendariak munduan dagoan justizia ezaren kontrako amorrua erakusten dau.

Frantzia izango da IV. Fun & Serious Game Festivalera konbidautako herrialdea

Bizkaie! 2014-11-06 10:16   kulturbiz

Fun & Serious Game Festival ekitaldiaren laugarren edizinoa zemendiaren 28tik abenduaren 3ra izango da aurten, eta aurreko urteetan lez, bideo-jokorik onenak saritzea dau helburu, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.

BLV-ART programearen barruan egindako Arty Walks argazki lehiaketako irabazleak ezagutarazo ditue

Bizkaie! 2014-11-05 14:38   kulturbiz

Olaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato dira aurtengo edizinoko irabazleak. Arty Walks - Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, irailean eta urrian San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko zenbait lekutan ospatutako BLV-ART kultur programearen barruan dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Balmaseda atzera be sutan egongo da zapatuan

Bizkaie! 2014-11-05 13:57   kulturbiz

1808ko zemendiaren 8an, armada frantsesak su emon eutson Balmasedari, lau aldetatik emon be. Herriko 153 etxeetatik 75 erre ziran. Orduan jazotakoak antzeztuko ditue zapatuan 300 bat herritarrek. Entseguak egiten dabilz egunotan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

PortuZine: familia eredu guztiei zuzendutako zinemea eta arte eszenikoen erakusketea Portugaleten

Bizkaie! 2014-11-05 13:27   Barriak

Portugaleteko Udalak Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Jaialdiagaz eta Hegoak alkarteagaz batera PortuZine 2014 aurkeztu dabe, ume eta helduentzako zein familia eredu guztiei zuzendutako zinema eta arte eszenikoen lehenengo erakusketea, zemendiaren 7, 8 eta 9an izango dana.

'Bilbon eskolatik antzerkira' programea eta Eskola Antzerki Lehiaketea abian dira

Bizkaie! 2014-11-05 10:58   Kulturea

Ikasturte honetan be, hezkuntzea eta antzerkia lotzen dituan ekimen bi atondu ditue Bilbon. Arte eszenikoetako ikus-entzule barriak preparau eta umeen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzea dira aurten hogei urte beteko dituan ekimenaren helburu nagusiak.  Bilbon eskolatik antzerkira programan, berbarako, 160.000 umek hartu dabe parte.

Udalbiltzak 10.000 euro emongo deutsoz Ziburuko Kaskarotenea ikastoleari

Bizkaie! 2014-11-05 10:35

Seaskak 4.000 eurotik gorako multak ordaindu behar izan ditu orain arte, hezkuntza komunidadeak ez dauelako onartu eraikina zarratzeko agindua. Alkateak ikastolako argindarra kendu dau, baina irakasleen eta familien ahaleginari esker eskolak emon dira gorabeherarik barik.