Philip K. Dick euskerara ekarri dau Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2015-06-23 11:54   Kulturea

AEBetako Philip K. Dick idazleak(1928-1982) idatzitako Blade Runner, euskeraz irakur daiteke hemendik aurrera, izan be, Meettok etxeak Ordaina izenburuko liburua plazaratu dau, idazle haren hamaika ipuin dakarzana.

AEBetako Philip K. Dick idazleak (1928-1982) idatzitako Blade Runner, euskeraz irakur daiteke hemendik aurrera, izan be, Meettok etxeak Ordaina izenburuko liburua plazaratu dau, idazle haren hamaika ipuin dakarzana.

Aritz Gorrotxategik egin dau itzulpena. Aurkezpenean adierazo dauenez, garai guztietako ipuinak aukeratu ditue berak eta Ramon Etxebeste editoreak, hitzaurrea egin dauen Iban Zalduaren laguntzinoagaz.

1928an jaio zan Philip Kindred Dick, Chicagon. 60ko hamarkadan hur sentidu zituan beat belaunaldiko poetak, kontrakulturea eta ezkerreko ideak. Vietnameko gerrearen kontra azaldu zan, eta FBIk espedientea edegi eutson. Handik aurrera, hippie kultureagaz bat egin, drogak hartzen hasi eta 1982an hil zan, bihotzekoak jota.

Iban Zaldua nerabezaroan hasi zan Dicken lanak irakurten. Atondu dauen berbaurrean holan dakar: Dicken paranoiarako jokeran eta drogazaletasunean gehiegi insistiduteak, batzuetan, haren lanaren alderdi hori iluntzeko helburua dauela begitantzen jat: paranoia, drogazaletasuna eta zoramena haren bizitzearen parte izan ziran, duda barik, baina horreei etekin literarioa aterateko gai izan zan Dick, eta oraindino be arduraz beteten gaitue handik abiatuta zirriborratu zituan gure gizarteko gorabeherek, akaso orain orduan baino gehiago.

Kazetarien aurreko ekitaldirako beste testu bat atondu eban Zalduak, eta bertan hamaika arrazoi eskaintzen ditu autore hau irakurteko: Zientzia fikzinoaren topikoak bete-betean erabilten dituan arren, modu berezian egiten dau, esangura oso filosofiko eta hausnartzaile bategaz eta goi literaturan ohikoa dan mailara heltzen da sarri.

Liburuan datozen hamaika ipuinetatik sei eroan ditue zinemara. Gehienbat nobelakaitik ezaguna bada be, Dickek harribitxi ugari idatzi zituan ipuingintzearen generoan eta ipuin horreetako batzuk film ezagunen oinarri izan dira, berbarako, Minority Report.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu