Bagilaren 27an egingo dabe Zapato Azule Ondarroan

Bizkaie! 2015-06-23 12:52   Kulturea

Urtero legez, jai giroan murgilduko da Ondarroa bagileko azkanengo zapatuan. Ondo pasetako aukerea ez eze, kirola egiteko modua be egongo da, Dina Martxeari esker. Kamiseta Azokeak be ez dau huts egingo.

Bagilaren 27an, 18. edizinoa beteko dau Ondarroako Zapato Azule jaialdiak. Radixu irratiak antolatuta, era askotako ekitaldiak eta ondo pasetako aukerea egongo dira. Auiminyulinblu da leloa. Antolatzaileen esanetan, Auimin da, edonor dagoala konbidauta Zapato Azulera, Yulin, barriz, libre dala ez joatea baina osasunerako ez dala ona Ondarroatik osteratxua ez egitea. Amaitzeko, Blu urdina da, Zapato Azularen kolorea.

Zapato Azulagaz batera egiten dan kamiseta azokea, ohiturazko hitzordu bihurtu da dagoeneko. Euskal Herriko txoko ugaritatik ekarritako diseinu ikusgarriak batuko dira elastikoen topaketa horretan. Euskal Herriko kamiseta onena aukeratuko dabe eta irabazleari estropua oinarri dauen garaikurra emongo deutsie, baita diplomea be. Antolatzaileen esanetan, kamisetea erostea ez da derrigorra, obligatoxu baino.

Kontzertuak eta jan-edana be ez dira faltauko. Kirolzaleentzat, ostera, Dina Martxea egingo dabe. Bizikletaz zein mendirik mendi osterea egiteko aukerea emongo dau martxeak. Bagilaren 24ra arte emon leiteke izena, Jai Braianen. 12 euro balio dau izena emoteak, 13 kamiseteagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu