Cristobal Balenciagak jantzarako, musikarako eta antzerkirako egindako lanak erakusketa baten batu ditue
2015-06-24 12:36 KultureaGetariako Aldamar jauregian egongo da ikusgai udan, Balenciaga eta Arte Eszenikoak erakusketea. Moda diseinatzailea izan arren, getariarra bestelako arlo batzuetan be ibili zan. Jardun hori lehenengo aldiz publikoari erakusteko, bat egin dabe Balenciaga museoak eta Donostia 2016 Europako Kultur Uriburutzeak. 80 irudi eta dokumentu batu ditue. Tailer eta ikastaro osagarriak be egongo dira.
Getariako Aldamar jauregian egongo da ikusgai udan, Balenciaga eta Arte Eszenikoak erakusketea. Moda diseinatzailea izan arren, getariarra bestelako arlo batzuetan be ibili zan. Jardun hori lehenengo aldiz publikoari erakusteko, bat egin dabe Balenciaga museoak eta Donostia 2016 Europako Kultur Uriburutzeak. 80 irudi eta dokumentu batu ditue. Tailer eta ikastaro osagarriak be egongo dira.
Balenciaga museoak Gorputza, irudia eta mobimentua izeneko gai tematikoari buruzko programea abiau dau aurten. Bertan sartzen da Balenciaga eta arte eszenikoen arteko loturea aztertzen dauen erakusketa hau. Berbearen eta disziplina artistikoaren arteko hartuemona jorratzen da egitasmo horretan, erakusketa eta esperientzien bidez. Era berean, Donostia 2016ren Elkarrizketak programearen barruan be badago erakusketea. Kultur uriburutzea eta Gipuzkoako agenda kulturala buztartzeko asmoz sortu da programa hori.
Cristobal Balenciaga moda diseinuakaitik egin zan mundu guztian ezagun baina, ez da ahaztu behar, bestelako disziplina batzukaz be loturea euki ebala. Hiru hamarkadaz, jantzarako, musikarako eta antzerkirako jantziak egiten ibili zan. Jean Cocteau, Albert Camus, Jacinto Benavente eta beste autore entzutetsu batzuen obretan behar egin eban Balenciagak, pertsonaiak janzten. Arte eszenikoakaz, beraz, lotura estua euki eban getariarrak. Uda osoan Aldamar jauregian egongo dan erakusketan, alkarlan hori kontestuan ipiniko dabe. Irudi eta dokumentuen 80 erreprodukzino egongo dira ikusgai, tartean prentsa-errekorteak eta egitarauak. Antolatzaileek dinoe, Cristobal Balenciagaren sasoiko eszena-arteen giroan murgilduko dirala bisitariak.
Erakusketeagaz batera, jarduera osagarriak egongo dirala aurreratu dau Balenciaga museoak. Joskintzeari buruzko ikastaro bi egongo dira. Udako ikastaro espezializaduetan, Berengere Ruffin irakaslearen aginduetara, erropea erakusteko euskarrien ikastaro teoriko-praktikoa egingo da, garagarrilaren 1etik 5era. Urrian, ostera, jantzi eszenikoen ganeko ikastaro espezializadua egongo da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!