Oiz mendiaren mitologia eta historia azaltzeko mahai barria tontorrean

Bizkaie! 2015-06-24 10:49

Oiz mendian, Berrizko Udalaren mugetan kokatuta dagoan orientazino mahaiak inguruko mendien identifikazinoa, informazinoa eta kokapena dakarz: Nafarroako edo Gipuzkoako mendietatik hasita, Bizkaiko mendi adierazgarrienetaraino

Segurtasun seinaleetan espezializautako Abando Seguridad enpresa bizkaitarrak Oiz mendiaren informazino mitologikoa eta kulturala jasoten dauen orientazino mahai artistiko bat jarri dau mendiaren tontorrean.

Oiz mendian, Berrizko Udalaren mugetan kokatuta dagoan orientazino mahaiak inguruko mendien identifikazinoa, informazinoa eta kokapena dakarz: Nafarroako edo Gipuzkoako mendietatik hasita, Bizkaiko mendi adierazgarrienetaraino, eta Anbotok eskaintzen dauen talaia ikusgarritik, ia-ia ukitu daitekezan Durangaldeko mendietaraino.

Halan da be, orientazino mahaiak gehiago eskainiko dau, era entretenigarrian eta laburrean, Anbotoko Mariren historia, Oiz mendiaren iragana Deiadar Mendi legez edo bere mendi hegalen iraganeko abeltzaintza erabilerak azaltzen baititu ele bitan. Gainera, bere dimensino eta ezaugarriakaitik, -bi metro dituan korten altzairuan landutako piezea da-, mahaia lan artistikotzat be jo daiteke.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu